Uda honetan, Oñatiko Turismo Bulegoak euskal Toledo bezala ezagutzen den Oñati ezagutzera gonbidatzen zaituzte. Oñatiko Altxorrak bisita-gidatuen bidez Oñatiren historia, kultura eta bere baitan aurki dezakegun ondare aberatsa ezagutzera eman nahi da.
Euskal Herrian sortutako lehen unibertsitatea, Euskadin aurkitu daiteken errenazimendu adierazgarririk onena eta XIV-XIX mendeetan zehar Gebara familiaren boterea irudikatzen duen San Mmigel parrokia dira bisitariak ezagutuko dituen monumentuak. Eta bide batez, beraietan gordetzen diren altxorrak: Sancti Spiritus unibertsitateko kapera platereskoa, mudejar estiloko kasetoidurak, Gebaratar kondeen kripta, Rodrigo Mercado de Zuazolaren mausoleoa eta erreka batek zeharkatua den estatu mailako klaustro bakarra.
Uztailean bisita-gidatuak aste bukaera nahiz jai-egunetan eskeiniko dira eta abuztuan egunero. 13:00 eta 17:00 abiatuko direlarik turismo bulegotik bertatik. (4€/pertsonako).
Oñatiko Altxorrak bisita-gidatuaz gain beste monumentu edo herriko txokoetara ere bisita-gidatuak eskeintzen dira Oñatiko Turismo Bulegotik, banakako nahiz taldeentzako. Betiere, aurrez kontsulta eta erreserba eginez. Informazio gehiagorako 943 783453 edo turismo@onati.eus