EspeleoArrikrutz bisitei esker, Gipuzkoan ezagutzen den kobazulorik handieneko galerietatik barrena, kobazuloen mundura gerturatzen da bisitaria. Modu berezi batean, espeleologo moduan, urak urratutako bideak zeharkatu, kobazuloen berezitasunak ezagutu eta hain ezezaguna den lurpearen edertasuna eskura jartzen zaio parte-hartzaileari.
Arrikrutz-Oñatiko koben alderdirik sakonenetara barneratuz galeri aktibo nahiz fosilak zeharkatzen dira 3 orduko ibilbide espeleologiko honetan. Urteen joan etorrian kobazuloaren barrenean garatu diren berezitasun geologikoetara gerturatzen dira parte-hartzaileak, tartean, Arrikrutzeko exzentrika multzo handia.
Bisitaren nondik-norakoak:
Eguna: Uztailak 23
Ordua eta lekua: 09:30 Arrikrutz koben Interpretazio Gunean
Iraupena: 3 ordu eta erdi.
Informazio gehiagorako eta erreserbetarako: 943 082000 edo arrikrutz@onati.eus