Uda honetan bada zer egin eta ikusi Oñatin! Naturaz, kulturaz eta bertako jaki goxoenez gozatzeko aukera ezin hobea izango da egun hauetan. Ekintzak eta eskeintzak anitzak dira, orain, zuk zeurea aukeratu besterik ez duzu.
Kulturaz blai uda honetan Oñati
Bisita-gidatuak Oñatin
Oñatiko turismo bulegoak eta Txokolateixia Interpretazio Guneak egunero izango dituzte beraien ateak zabalik bertaratzen diren bisitarientzako. Bisita gidatuak ere eskeiniko dira uda osoan zehar herriguneko altxorrak ezagutu eta kakaoak Oñatin izan duen garrantzia ezagutzeko.
“Oñatiko Altxorrak” bisita-gidatuak uztaileko asteburu eta jai egunetan eskeiniko dira. Abuztuan, berriz, egunero. 13:00 eta 17:00etan emango zaie hasiera turismo bulegotik.
Txokolateixia Intepretazio Gunean abuztuan egunero izango dira bisita-gidatuak 12:00tan. Horretaz gain, astearte eta ostegunetan ere 18:15etan bisita eskainiko da.
Arantzazuko Santutegian egunero zabalik izango da basilika. Bisita-gidatuak ere izango ditu bertaratzen den bisitariak, egunero 11:30 eta 16:00etan. Igande eta jai-egunetan autobus zerbitzua izango da Oñati eta Arantzazu artean.
Kalean, uda programazioak ekainaren 21etik irailaren 3ra bitarte kultur ekintza desberdinak antolatu ditu Oñatiko txoko desberdinetan. Ikusi programa osoa hemen.
Naturaz mela-mela uda honetan Oñati
Oñati kokatzen deneko natur parajea bakarra da. Erkidegoko tontor garaienetan gailur egin, pagadietan barrena galdu edo mendi hauen bihotz-barrunbeetara sartzearen esperientzia eskeintzen du Oñatik. Denon neurrira eta denon gustura eginikok aukerak aurkituko dituzu bertan.
Bisita-gidatuak Arrikrutz-Oñatiko kobetan
Ekainaren 1etik abuztuaren 31 bitarte, egunero eskeiniko dira bisita gidatuak bertan. Ordubeteko iraupena izan ohi dute eta erreserba egitea gomendatzen ba 943 082000 edo arrikrutz@onati.eus helbidean.
Bisita-gidatuez gain ekintza bereziak ere antolatu dira aurtengo uda denboraldirako. Famili eta txikiei bideraturiko EspeleoTxiki bisita bereziak izango dira uda osoan zehar eta helduei bideraturiko EspeleoArrikrutz bisita berezia uztailaren 23an izango da.
Ondare geologiko, natural, kulturala gertu-gertutik
Natur geo-ibilbideak ere izango dira aurtengoan ere. Geoaizkorri egitasmoaren barnean kokatzen dira ekintza hauek. Bertaratzen den bisitariari Aizkorri-Aratz natur guneak biltzen duen ondare natural zein kultural aberatsa ezagutzera ematea helburu du eta abuztuaren 20ean Araotz bailara eta bere bitxikeriak izango dira hizpide. Informazio eta xehetasun gehiago Arrikrutz-Oñatiko kobetan jaso ahal izango da.