11623

EspeleoArrikrutz 🗓 🗺

Arrikrutz-Oñatiko koben barrenetik ibilbide espeleologikoa.

Aukera berezia kobazuloen mundura gerturatzeko. EspeleoArrikrutz ibilibideak 15km  luze den Arrikrutz-Oñatiko koben barrenetik ibiliko ditu parte-hartzaileak. Hiru ordu luzez lurpeko eremu ezezagunean gorderik ditugun bitxikeriak ezagutzeko aukera izango da. Lurpeko gela eta galeria ikaragarriak zeharkatuko dira,kobaren barren-barrenean nahasmasian sortu den eszentriko handiraino barneratuko da eta lurpeko errekek irekiriko arroilak zeharkatuko dira.

Aldaola cañon subterraneo

Parte-hartzaile bakoitzari beharrezko kasko eta argiteria emango zaio eta norberak ekarri beharrekoa erropa nahiz oinetako egokiak (katiuskak / mendiko botak) izango dira. Ekintza eta gero aldatzeko erropa ere beharrezko izango delarik.

Eguna: Otsailak 11       Ordua: 9:30  Arrirkutz kobetako Interpretazio Gunean.

 

Informazio gehiago eta izen-emateak: 943 082000 / arrikrutz@onati.eus

 

Scheduled Bisita berezia Kobak Natura
Arrirkutz-Oñatiko kobka Map