Debagoieneko XXVII. jardunaldi gastronomikoak martxan dira jada!
Urriak 27 eta abenduak 10 bitartean, gastronomiarekin lotutako hainbat ekintza egin ahal izango ditugu Debagoienean: ekoizpen gune eta museoetara bisitak, azokak, lehiaketak, ibilbideak eta nola ez, garaiko eta eskualdeko produktuekin egindako menuen dastaketak Debagoieneko 5 jatetxetan, tartean Oñatiko Goiko Benta.
Onddoak, neguko barazkiak, sagarra, eztia, gaztainak eta Gatzagako gatza erabiliz menu goxo-goxoak egingo dituzte beste behin gure ostalariek.
Ez galdu aukera eta parte hartu Debagoieneko XXVII.jardunaldi gastronomikoetako ekintzetan!
from to
Scheduled Agenda Bloga Gastronomia