12073

Bisita gaitzazu abenduko zubian! 🗓

Abenduko zubian ere izango duzu zer egin Oñatin! Abenduak 6-10 artean “Oñatiko altxorrak” bisita gidatu monumentalak 13:00 eta 17:00etan turismo bulegotik habiatuta. Gebarako kondeen historioak, hauen kripta, estatu mailan bakarra den klaustroa edota Euskal Herriko lehen Unibertsitatea ikusi nahi badituzu, zeren zain zaude? Abenduak 8, ezkutuko altxorrak ekimenaren baitan, “Ignaziotar lurraldea gauez” arratsaldeko 18:00etan, XVI.mendeko Oñati […]

Abenduko zubian ere izango duzu zer egin Oñatin!

Abenduak 6-10 artean “Oñatiko altxorrak” bisita gidatu monumentalak 13:00 eta 17:00etan turismo bulegotik habiatuta. Gebarako kondeen historioak, hauen kripta, estatu mailan bakarra den klaustroa edota Euskal Herriko lehen Unibertsitatea ikusi nahi badituzu, zeren zain zaude?

Abenduak 8, ezkutuko altxorrak ekimenaren baitan, “Ignaziotar lurraldea gauez” arratsaldeko 18:00etan, XVI.mendeko Oñati eta bertako pertsonai esanguratsuenak izango ditugu hizpide. Herriguneak gauez duen xarma ikusgai jauregiz jauregi, dorretxez dorretxe kaleetan zehar.

Arrikrutz-Oñatiko kobak urez gainezka daude momentu honetan! Erreka ere bistaratu zaigu gainera! Ez galdu kobaren edertasuna ikusteko aukera eta egin erreserba 943082000 zenbakian!

Bisita gidatu gozo-gozo baten parte hartu nahiko bazenu hor duzu Txokolateixia!

Gogoratu jardunaldi gastronomikoak habian direla oraindik, ez galdu aukera eta bapo bazkaldu ezazu jardunaldietan parte hartzen duten jatetxeetan!

Larunbatero egiten den azokan herriko hainbat gutizia erosi ahal izango dituzu gainera!

Ez izan dudarik eta bisita gaitzazu!

 

 

 

from to
Scheduled Agenda Bisita berezia Bloga Gastronomia Kobak Natura Visitas guiadas