12149

Ezkutuko altxorrak 🗓

Beste urte batez, “Ezkutuko altxorrak” programa turistikoa jarri da martxan “Ignaziotar Lurralde” barruan giltzapeturik dauden hainbat baliabide historiko, artistiko edota kultural bistaratzeko asmoz. Martxoaren 10ean izango dugu lehen aukera 2 altxor ezkutu ikusteko. 12:00 Kakaoaren zaporea Ignaziotar Lurraldean 17:00 Madalenako ermita ERRESERBAK: 943796463/943783453 Goizean, Sancti Spiritus unibertsitateak eta kakaoak duten erlazio bitxiaz hitz egingo dugu, eta noski, normalean itxita […]

Beste urte batez, “Ezkutuko altxorrak” programa turistikoa jarri da martxan “Ignaziotar Lurralde” barruan giltzapeturik dauden hainbat baliabide historiko, artistiko edota kultural bistaratzeko asmoz.

Martxoaren 10ean izango dugu lehen aukera 2 altxor ezkutu ikusteko.

12:00 Kakaoaren zaporea Ignaziotar Lurraldean

17:00 Madalenako ermita

ERRESERBAK: 943796463/943783453

Goizean, Sancti Spiritus unibertsitateak eta kakaoak duten erlazio bitxiaz hitz egingo dugu, eta noski, normalean itxita aurkitzen den kapera ere ikusi ahal izango da. Ostean, herrigunetik “Txokolateixia“-ra gerturatuko gara eta interpretazio zentroa ikusiaz amaiera emango zaio bisitari. Txokolatea gustoko baduzu, ez zenuke bisita hau galdu behar!

Arratsaldean berriz, Madalenako ermita barrura sartuko gara eta bertan 2 urtez bizi izandako Frantzisko Borjakoa kapera ikusteko aukera izango dugu.

Beraz badakizu, giltzapeturik egon ohi diren harribitxi hauek ikusi nahi izanez gero hau da zure aukera, egin ezazu erreserba 943796463 edota 943783453 zenbakian!

Scheduled Agenda Bisita berezia Bloga