12162

Koben Eguna 🗓 🗺

Martxoaren 17 eta 18an, Kobazuloen IX. egunaren harira bisita bereziak, erakustaldiak eta deskontuak izango dira Arrikrutz-Oñatiko kobetan

Martxoaren 17 eta 18an, Kobazuloen IX. egunaren harira bisita bereziak, erakustaldiak eta deskontuak izango dira Arrikrutz-Oñatiko kobetan.

Arrikrutz-Oñatiko kobek, Ekainberrik, Isturitz-Oxozelhaya kobak, Mendukiloko kobak, Pozalaguako kobak, Sarako Leizeak, Sorginen Kobak (Zugarramurdi) eta Urdazubi leizeak “mugarik gabeko lurpea” osatzen dute. Lurpeko bisitariari “seigarren kontinentea” gerturatzen dihardute 2008. urtetik. Kobazuloen mundua deskubritzeko aukera emanez eta, hurbil izan arren, hain ezezagun zaizkigun baliabide hauek ezagutzeko aukera eskeiniz.

Balio historiko zein natural handiko leku hauetan, iraganaren arrasto garrantzitsuak gorde dira, berauetan bizi izan diren arbaso edo antzinako animaliena. Zenbait kasutan, berauen hormak kondaira eta mitoez hitz egiten digute.

kobeneguna2018

KOBAZULOEN EGUNAREN harira, ekintza ugari eta bisita bereziak antolatu dira asteburu osoan zehar Arrikrutz-Oñatiko kobetan.

Martxoak 17, larunbata, 53galerian burutzen diren ohiko bisitak  etxeko txikiei zein familiei bideraturiko tailerrez osatuak izango dira. Etxeko txikiak ikertzaile lanetan jarriko ditugu eta kobazuloko animalia ezezagun baina era berean ezinbestekoak diren TROGLOBIOAK ikertu beharko dituzte. Nolakoak dira? Nola bizi daitezke kobazuloak eskeintzen dituen  baldintza zorrotzetan? Zer jaten dute? bezelako galderak ebatzi beharko dituzte, kobaren iluntasunean barneratuz eta bertatik bertara material bereziekin troglobioak aztertuz. Ekintza goizeko 10:00tan Arrikrutz Oñatiko Kobetan hasiko da.

Martxoak 19, igandea, Arrikrutzeko 53 galeriako ohiko bisita turistikorako deskontu bereziak izango dira, sarrera guztiak 4,5 € tan izango direlarik.

Antolatu diren ekintza bereziez gain, asteburu honetan zehar Arrikrutz-Oñatiko kobetara bertaratzen den bisitariak Lurpea elkarteko 8 kobazuloak bisitatzeko sarrera-bono baten eta Oñatiko Arregi landetxean egonaldi baten zozketan parte hartuko du (apiriletik urrira bitarte erabiltzeko, uztaila eta abuztuan izan ezik).

Bi egunetako bisitaldiak egiteko aurrez erreserba egitea eskatzen da. 943 082000 telefonoan edo arrikrutz@onati.eus helbidean

from to
Scheduled Agenda Bisita berezia Kobak Natura
Arrikrutz-Oñatiko kobak Map