Datorren hilaren 6ean Kobazuloen Mundu Eguna ospatzen dugu. Arrikrutz-Oñatiko kobek Kobazulo Turistikoen Elkartearekin batera lurpeko munduaren egun honekin bat egiten du. Ekainean zehar egunero bisita gidatuak eskaintzeaz gain ekitaldi desberdinak antolatu dira Arrikrutz kobazuloa eta bere ingurune naturala gertuagotik ezagutu eta benetan duten garrantzia eta balioa hobesteko.
Ate irekiak Arrikrutz-Oñatiko kobetan
Hezkuntza komunitateari bideraturiko bisita berezia. Bisita honetan, Arrikrutz Oñatiko kobak eta inguratzen dion natur inguruneak hezkuntzako eragileen eskaintzen dizkien baliabideak ezagutzeko aukera egongo da. Hala nola, geologia, biologia, historia edo ingurumen zientziek bezelako gaiekin landu daitezkeen unitate didaktikoak ezagutzera emango dira bertatik bertara.
Eguna: ekainak 6
Lekua: Arrikrutz koben Interpretazio Zentruan
Ordua: 17:00
Erreserbak: arrikrutz@onati.eus edo 943082000
Lurpeko Ibilbidea Arrikrutzen barrena
Kobazuloen mundu egunaren ospakizunak bat egiten du Debagoienako bidezidorren jaialdiarekin. Aukera paregabea Gipuzkoako kobazulo handienaren eremu sakonenetaraino eramago gaituen ibilbide espeleologiko honetaz gozatzeko. 18 urtetik gorakoentzako ekintza.
Eguna: ekainak 16
Lekua: Arrikrutz koben Interpretazio Zentruan
Ordua: 09:30
Erreserbak: arrikrutz@onati.eus edo 943082000
Aitzulo, Debagoienako leihora geoibilbidea
Arrikrutz-Oñatiko koben inguruan badira beste hainbat bitxikeria eta beste horrenbeste kobazulo. Geo-ibilbide gidatu honetan Araotz bailarako harribitxiak ezagutuko ditugu.
Eguna: ekainak 17
Lekua: Arrikrutz Oñatiko koben aparkalekuan
Ordua: 09:30
Erreserbak: arrikrutz@onati.eus edo 943082000