Arrikrutz Gaua ospatuko da datorren abenduaren 11ean, Santa Ana antzokian (Oñati). Arratsaldeko zazpiretan hasiera emango zaion ekitaldi honetan “Arrikrutz” liburuaren aurkezpen ofizialaz gain, Juan Luis Arsuagaren hitzaldia, bideo proiekzioak eta omenaldiak izango dira. Sarrera doakoa.
Aurkezpena: “Arrikrutz” liburua
Arrikrutz-Oñatiko koben inguruko argitalpen berri honetan kobazuloaren sorrera, aurkikuntza eta esplorazioaz gain bertan eginiko aurkikuntza nagusienaren inguruko xehetasunak biltzen ditu. Izan ere, gaur egun lehoiak Afrikako sabanarekin erlazionatzen ditugun arren, Pleistozenoan zehar Eurasian eta Ipar Amerikan ere izan genituen. Oñatiko Arrikrutz kobetan leize-lehoi hezurdura osoena aurkitu zen 1966.urtean eta aztarna hau dugu honen iraganeko garaien testigu.
Aranzadi Zientzi Elkarteak Oñatiko Udalaren laguntzaz argitaraturiko liburu honetan hainbaten ekarpenak jaso dira: Euskal Herriko Unibertsitateko Asier Gómez Olivencia eta Arantza Aranburu doktore eta ikerlariak; Museo de la Evolución Humanako zuzendari zientifikoa den Juan Luis Arsuaga; AMET, Oñatiko espeleologia taldea edo 1966.urtean leize-lehoiaren hezurudura aurkitu zuen Iñaki Zubeldi bera.
Hitzaldia: Arrikruzko lehoiak
Juan Luis Arsuaga (Madril, 1954) paleoantropologoa da. Biologia Zientzietan doktorea (Universidad Complutense de Madrid), eta Paleontologian katedraduna Madrilgo unibertsitate konplutenseko Geologia Zientzien Fakultatean. 2013tik Museo de la Evolución Humana-ko (Burgos) zuzendari zientifikoa eta Atapuerca indusketetako zuzendarikide.
Omenaldiak:
Arrikrutz-Oñatiko kobak gertutik ezagutu dituzten eta ezagutzen dituzten eragile nagusienak omenduko dira ekitaldi honetan. Tartean Felix Ruiz de Arkaute, Aloñamendi Espeleologi Taldea Arrikrutz koba nahiz orokorrean Oñatiko ikerketa espeleologiko eta esplorazio ekarpen esanguratsuengatik eta leize lehoi hezurduraren aurkikuntza gauzatu zuten Iñaki Zubeldia eta Javier Maroto.