Martxoaren 23 eta 24ean, Kobazuloen X. egunaren harira bisita bereziak, erakustaldiak eta deskontuak izango dira Arrikrutz-Oñatiko kobetan.
Arrikrutz-Oñatiko kobek, Ekainberrik, Isturitz-Oxozelhaya kobak, Mendukiloko kobak, Pozalaguako kobak, Sarako Leizeak, Sorginen Kobak (Zugarramurdi) eta Urdazubi leizeak “mugarik gabeko lurpea” osatzen dute. Lurpeko bisitariari “seigarren kontinentea” gerturatzen dihardute 2008. urtetik. Kobazuloen mundua deskubritzeko aukera emanez eta, hurbil izan arren, hain ezezagun zaizkigun baliabide hauek ezagutzeko aukera eskeiniz.
Balio historiko zein natural handiko leku hauetan, iraganaren arrasto garrantzitsuak gorde dira, berauetan bizi izan diren arbaso edo antzinako animaliena. Zenbait kasutan, berauen hormak kondaira eta mitoez hitz egiten digute.
KOBAZULOEN EGUNAREN harira, ekintza ugari eta bisita bereziak antolatu dira asteburu osoan zehar Arrikrutz-Oñatiko kobetan.
Martxoak 23, larunbata, 53galerian burutzen diren ohiko bisitak etxeko txikiei zein familiei bideraturiko abenturazko bisita batekin osatuko da. Goizeko 10:30etan Arrikrutz-Oñatiko koben harrera gunean elkartuko dira EspeleoTxiki bisita berezi honetan parte hartuko duten abenturazale guztiak. 6 urtetik gorako txikiek eta beraien gurasoek Arrikrutz koben barrunbeetatik ibilitzeko aukera izango dute, egun batez espeleologo bihurtuz.
Martxoak 24, igandea, Arrikrutzeko 53 galeriako ohiko bisita turistikorako deskontu bereziak izango dira, sarrera guztiak 4,5 € tan izango direlarik.
Antolatu diren ekintza bereziez gain, asteburu honetan zehar Arrikrutz-Oñatiko kobetara bertaratzen den bisitariak Lurpea elkarteko 8 kobazuloak bisitatzeko sarrera-bono baten eta bestelako hobari eta zozketetan parte hartzeko aukera izango dute.
Bi egunetako bisitaldiak egiteko aurrez erreserba egitea eskatzen da. 943 082000 telefonoan edo arrikrutz@onati.eus helbidean