Puntaik Puntak bere IV edizioa ospatuko du maiatzak 1 eta 5 artean, eta ekintzaz beterik dator aurtengo programa ere!
Gune nagusia Eskoriatza izango den arren, Oñatin ere egongo da zer egin egun horietan Turismo Bulegoak eta Arrikrutz-Oñatiko kobek eskaintza bereziak egin baitituzte Debagoieneko bidezidorren jaialdia ospatzeko.
MUINOTOKIA, OÑATI
Maiatzaren 1ean,17:00 “Oñati, muino ugariko tokia” bisita gidatua. Oñatik, herrigune eta inguruetatik eskaintzen dizkigun parajeetaz gozatuko dugu herriko historia eta kuriositateak azaltzen ditugun bitartean. Informazio gehiago Oñatiko Turismo bulegoan eta erreserbak hemen.
AITZULO, DEBAGOIENAKO LEIHOA
Maiatzak 4, larunbata 10:00etan Arrikrutz-Oñatiko kobetako aparkalekuan. Debagoieneko gune ikusgarrienetako batera ibilbide gidatua. Araotzeko haranean barrena, Aitzuloko leiho natural izugarria bisitatuz gain, Debagoieneko natur inguruetan aurkitzen dugun landaredi, fauna zein geologia ezagutzeko aukera izango du bisitariak.
Ibilbide honetarako erreserba beharrezkoa da, ondorengo lotura honetan berau gauzatzeko argibideak.
LURPEKO DEBAGOIENATIK IBILBIDEA ARRIKRUTZ KOBETAN
Maiatzaren 5ean, 9:30 EspeleoArrikrutz ibilbidea Arrikrutz-Oñatiko kobetan. Helduei (18 urtetik gorakoak) zuzendutako espeleoturismo ibilbidea. Bisita honetan, Arrikrutzeko espeka handia edo Aldaola errekaren lur-azpiko ibilguaren edertasunarekin gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek. (Iraupena 3 h eta 30 min). Plaza mugatuak. Derrigorrezkoa erreserba egitea.