12359

Kobazulo eta Lurpeko Munduaren Nazioarteko Eguna 🗓 🗺

Kobazuloen eta lurpeko munduaren nazioarteko egunean bisita bereziak Arrikrutz-Oñatiko kobetan

Kobazuloak mundu miragarriak dira, misteriotsuak eta ederrak. Gizakiak betidanik mirestu eta errepetatu izan ditu, bere handitasunak badu erakarpen berezi bat. Lurpeko munduaren ikerketek aurrerapausu handiak eman baditu ere, egun, “seigarren kontinentea” deritzonak zatirik handiena ezkutuan gordetzen du. Ekainaren 6ean keinu txiki bat egingo diogu mundu zabal honi. Kobazuloen eta lurpeko munduaren nazioarteko eguna ospatuko dugu Arrikrutz-Oñatiko kobetanKobazulo Turistikoen Elkartearekin batera , eta zu bertara gonbidatu nahi zaitugu. Ekainaren 6a izan arren ospakizun eguna, ekainaren lehengo egunetik aurrera hasiko dira egun  honen harira antolatu ditugun ekintza bereziak.

Ekainaren 1etaik aurrera, Arrikrutz-Oñatiko kobetan uda sasoiari hasiera emagno diogu. Ordutegi zabalagoan eta astelehetik igandera bitarte zerbitzu emanez.

kobazuloen-mundu-eguna

Espeleologia kobazuloen nazioarteko egunean

Kobazuloen eta lurpeko munduaren nazioarteko egunaren harira bisita bereziak eskainiko dira Arrikrutz-Oñatiko kobetan.  Aukera paregabea Gipuzkoako kobazulo handiena zeharkatu eta bertako txoko ezkutuenetara iristeko. Txiki nahiz helduenentzako bisita bereziak ekainaren 1 eta 9an.

EspeleoTxiki

Bidai zoragarri bat proposatzen dizugu lurpeko mundura. Zehazkiago esanda, Arrikrutz-Oñatiko kobazuloen laberintora. Estalaktita eta estalagmita artean galdu  edo historiaurreko animaliak deskubritzera eramango zaituen abentura hau, plan biribila da familian eta umeekin ezin hobeto pasatzeko.

Eguna: Ekainak 1      Hasiera ordua: 15:30

Elkartze puntuaArrikrutzeko Interpretazio Gunea

Iraupena: 2 ordu eta 30 min.        Prezioa: 15€/pertsonako.

Ekintzarako arropa eta oinetako egokiak ekartzea gomendatzen da (kobazulo barruan 10 ºCko tenperatura) eta ekintza ondorenean aldatzeko arropa izatea ere bai. Bestelako beharrezko materiala egunean bertan harrera gunean banatuko da parte-hartzaileen artean (argiteria eta kaskoa).

Parte-hartzaileen gutxieneko adina: 6 urte.

EspeleoArrikrutz

Arrikrutz-Oñatiko koben alderdirik sakonenetara barneratuz galeri aktibo nahiz fosilak zeharkatzen dira 3 orduko ibilbide espeleologiko honetan. Urteen joan etorrian kobazuloaren barrenean garatu diren berezitasun geologikoetara gerturatzen dira parte-hartzaileak, tartean, Arrikrutzeko exzentrika multzo handia.

Eguna: Ekainak 9      Hasiera ordua: 09:30

Elkartze puntuaArrikrutzeko Interpretazio Gunea

Iraupena: 3 ordu         Prezioa: 20€/pertsonako.

Ekintzarako arropa eta oinetako egokiak ekartzea gomendatzen da (kobazulo barruan 10 ºCko tenperatura) eta ekintza ondorenean aldatzeko arropa izatea ere bai. Bestelako beharrezko materiala egunean bertan harrera gunean banatuko da parte-hartzaileen artean (argiteria eta kaskoa).

Parte-hartzaileen gutxieneko adina: 18 urte.

Informazio gehiagorako eta erreserba egiteko: 943 082000 edo arrikrutz@onati.eus

 

from to
Scheduled Agenda Bisita berezia Kobak Natura Sin categoría Visitas guiadas
Cueva Arrikrutz kobak Map