12372

Uda 2019 🗓 🗺

Uda honetan zatoz Oñatira!

Uda honetan bada zer egin eta ikusi Oñatin! Naturaz, kulturaz eta bertako jaki goxoenez gozatzeko aukera ezin hobea izango da egun hauetan. Ekintzak eta eskeintzak anitzak dira, orain, zuk zeurea aukeratu besterik ez duzu.

KULTURAZ BLAI UDA HONETAN OÑATI

Bisita gidatuak Oñatin

Oñatiko turismo bulegoak eta Txokolateixia Interpretazio Guneak egunero izango dituzte beraien ateak zabalik bertaratzen diren bisitarientzako. Bisita gidatuak ere eskeiniko dira uda osoan zehar herriguneko altxorrak ezagutu eta kakaoak Oñatin izan duen garrantzia ezagutzeko.

“Oñatiko Altxorrak” bisita gidatuak uztaileko asteburu eta jai egunetan eskeiniko dira. Abuztuan, berriz, egunero13:00 eta 17:00etan emango zaie hasiera turismo bulegotik.

Txokolateixia Intepretazio Gunean abuztuan egunero izango dira bisita-gidatuak 12:00tan. Horretaz gain, astearte eta ostegunetan ere 18:15etan bisita eskainiko da.

Ignaziotar Lurraldetik bisita gidatuak

XVI. mendeko Gipuzkoara bidaia Loiolako San Ignazioren lorratzak jarraituta, hauxe da Ignaziotar Lurraldea. Hiru tenplu, hiru lurralde, hamaika ezkutuko altxor. Uda sasoi honetan ere bada horrelako altxorrak ezagutzeko betarik. Oñatin zita uztailaren 13an izango da. 11:00etan Frantzisko Borjakoaren ermita ezagutzeko parada eta 17:00etan Giltzapeko altxorretara bisita gidatua izango da.

“Ezustekoak” erakusketa

Ikusgai Oñatiko Turismo Bulegoan. Angel Mari Milikua, Imanol Artola, Iñaki Jauregialzo eta Esteban Kerexetak osatzen dute Orbelaun, guztiak ere autodidaktak, eta EHU-ko Donostiako kanpusean beraien lanak erakutsi ostean, Oñatira dakartzate. Hauen hitzetan, prozesuak amaiera bat izan dezan, bertaratutakoek ikusi eta interpretatu egin behar dute beraien lana, beraz, turismo bulegotik gonbita luzatzen dizuegu ibilbide honi amaiera emateko.

onati_kultura

Arantzazuko Santutegian egunero zabalik izango da basilika. Bisita-gidatuak ere izango ditu bertaratzen den bisitariak, egunero 11:30 eta 16:00etanIgande eta jai-egunetan autobus zerbitzua izango da Oñati eta Arantzazu artean.

Aurten ere, Donostiako Musika Hamabostaldiak kontzertu bat eskainiko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Orfeoiaren eskutik joango da aurtengo ekitaldia. Donostiako Orfeoiaren erreferente bilakatu den Fauré-ren Requiem-a eskainiko da. Sarrerak internet bidez eskuragai daude.

Kalean. Udako kultur programazioa berezia.

Aurten ere herriko toki ezberdinetan egingo dira musika edo antzerki emanaldiak eta ez ohiko egunetan, gehienak, aste barruan. Zazpi emanaldi guztira, tartean Oñatiko, Indiako, Iruñeko edo Bilboko taldeak.

Kalean izena hartzen du udalak udarako antolatzen dituen emanaldien programak, hain zuzen ere kalean izaten direlako emanaldiak aretoetan izan ordez. Urtero saiatzen dira toki ezberdinetan kontzertuak antolatzen, dagoneko egonkortuta dauden espazioetan ez ezik. Horietako bi dira, adibidez, Lazarraga lorategia eta San Lorentzoko ermita. Aurten ere egongo dira zuzeneko emanaldiak bi toki horietan. Aurtengo berrikuntza, Arantzazuko Santutegiaren kanpoaldea. Ekiltadien inguruko informazio gehiago, hemen.

NATURAZ MELA-MELA UDA HONETAN OÑATI

Oñati kokatzen deneko natur parajea bakarra da. Erkidegoko tontor garaienetan gailur egin, pagadietan barrena galdu edo mendi hauen bihotz-barrunbeetara sartzearen esperientzia eskeintzen du Oñatik. Denon neurrira eta denon gustura eginikok aukerak aurkituko dituzu bertan.

onati_kobak

Bisita-gidatuak Arrikrutz-Oñatiko kobetan

Ekainaren 1etik abuztuaren 31 bitarte, egunero eskeiniko dira bisita gidatuak bertan. Ordubeteko iraupena izan ohi dute eta erreserba egitea gomendatzen da 943 082000    edo   arrikrutz@onati.eus  helbidean.

Bisita gidatuez gain ekintza bereziak ere antolatu dira aurtengo uda denboraldirako. Famili eta txikiei bideraturiko EspeleoTxiki bisita bereziak izango dira uda osoan zehar, baita, helduei bideraturiko EspeleoArrikrutz bisita bereziak ere.

onati_natura

 Aurtengo udan…zatoz Oñatira!

 

from to
Scheduled Agenda Kobak Natura Sin categoría Visitas guiadas
Map