Zubi honetan Oñatik eskaintza zabala izango du zure egonaldia benetan aprobetxa dezazun. Herriko ostatuetan edota autokarabana gunean geldituta, edota Gasteiz, Bilbo eta Donostiatik etorrita, besoak zabalik hartatuko zaituztegu!
Zubiko programazio berezia
ARRIKRUTZ-OÑATIKO KOBAK
Egun hauetan bada Gipuzkoako kobazulorik handiena ezagutzeko aukerarik, ordubete inguruko bisita gidatuak eskeiniko dira. Pasabide eroso baten zehar, edonork egin dezaken ibilbide honek aukera paregabea eskeintzen du kobazuloen mundua gertutik ezagutzeko. Parte hartzeko aurrez erreserba egitea beharrezkoa da, 943 082000 edo arrikrutz@onati.eus helbidean.
BISITA-GIDATUAK HERRIGUNEAN
Azaroak 1 eta 3 bitarte Oñatira bertaratzen denak aukera dauka “Oñatiko Altxorrak” ezagutzeko. Ordubete inguruan herrigunetik zehar ibiliz Oñatiren historia eta ondare artistikoa ezagutzeko Oñatiko Turismo Bulegoak antolaturiko bisita-gidatuak dira berauek, 13:00etan eskainiko dira.
Horretaz gain, Azaroaren 1ean Oñatiko kondeen kriptara bisita gidatu berezia eskainiko da 17:00etan, parte hartzeko interesa izanez gero, dei ezazu turismo bulegora 943783453 zenbakira!
Bisita-gidatu hauekin batera San Migel errotaren Interpretazio Guneak iraganeko garaiak gogora ekarriko ditu. Errota honetan Oñatiko jauntxo ziren Gebaratarrentzat aleak nola ehotzen ziren ikusteko aukera izango da, turismo bulegora etorri besterik ez duzu egin behar!
Txokolateixia Interpretazio Gunean Oñatiren aurpegirik gozoena ezagutzeko parada izango da. Egunero izango ditu bere ateak zabalik azaroak 1 eta 3 bitarte, eta kakaoa eta Oñatiren arteko harreman historikoa ezagutzeko aukera egongo da, bisita gidaturen bat erreserbatu nahi izanez gero dei ezazu 605763595 zenbakira!
ZUBIAN NATURAREKIN BAT
Aukera ezin hobea Arantzazuko Santutegiraino gerturatu eta bertako parajeekin gozatzeko. Santutegiaren estilo kontenporaneoarekin zipriztindu eta Oteiza, Basterretxea edo Txillida bezalako artistekin topo egin nahi izanez gero bisita-gidatuak eskura daude.
Arantzazura bertaratzean Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren ateraino iristen da bisitaria eta aukerak anitzak dira naturgune honek eskeintzen dituenak. Ibilbide xamur baina ederra da Gomiztegirainoko ibilbide egokitua eta, nola ez, erkidegoko gailurrik gorenetako airea arnastu nahi duenak Urbiako zelaigunetara doan bidea jarraitzea besterik ez dauka.
Pottokalekuren eskutik europako zaldi zaharrena den pottoka ezagutzeko aukera izango duzu baita, dei iezaiezu 670274461 zenbakira.
Bertako gastronomiarik onena zubian
Bertako jakirik gozoenak dastatzeko aukera izango da bertako jatetxe eta tabernetan edo Debagoienako jardunaldi gastronomikoetan parte hartuz. Baita, Oñatin bertan ekoizten diren produktu gastronomikoak eskuratzeko ere, txokolatea, txakolina eta Idiazabal gazta adibidez.
Gomiztegi baserri eskolak ere bisita gidatuak eskainiko ditu artzaintza eta gaztagintzaren inguruan, Informazio gehiagorako 943251008 zenbakira dei ezazu.
Horretaz gain, Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoak martxan daude, garaiko eta tokiko produktuekin egindako menu goxoak prestatu dituzte oraingoan ere jatetxe partehartzaileek!
Zubi honetan, bisita gaitzazu!