12514

Gabonak Oñatin 🗓

Gabon hauetan txiki eta gazteek ekintza eta bisita bereziz osaturiko programa zain dute Oñatin. Zatoz eta hartu parte! Herrigunean… Abenduak 23 eta 26an Sancti Spiritus unibertsitateak argiztapen berezia izango du, aukera aparta eraikuntza orain artean ikusi ez bezala ikusteko! Abenduak 23 17:00 – 18:30 Abenduak 26 17:00 – 19:00 Doako ekintza Egungo egoera dela eta, […]

Gabon hauetan txiki eta gazteek ekintza eta bisita bereziz osaturiko programa zain dute Oñatin. Zatoz eta hartu parte!

Herrigunean…

Abenduak 23 eta 26an Sancti Spiritus unibertsitateak argiztapen berezia izango du, aukera aparta eraikuntza orain artean ikusi ez bezala ikusteko!

Abenduak 23 17:00 – 18:30

Abenduak 26 17:00 – 19:00

Doako ekintza

Egungo egoera dela eta, beharrezkoa izango da erreserba egitea 943783453 zenbakira deituta edota turismo@onati.eus helbidera e-posta bat idatzita.

Oñati familian bisita gidatuari esker, herriguneko monumentu nagusiak ezagutu ahal izango dituzu, etxeko txikiekin egin ahal izango duzue bisita!.

Abenduak 26 16:00

Abenduak 27, Urtarrilak 2 eta 3 12:30

Salneurria: 30€/5pax

Iraupena: ordu 1

Informazio gehiagorako edota erreserba egiteko Turismo Bulegoarekin kontaktuan jartzea beharrezkoa izango da 943783453 zenbakira deituta edota turismo@onati.eus helbidera idatzita.

Ezagutu kakaoaren historia Txokolateixiaren bitartez! Eskaintzen dituzten bisitetan kakaoa Oñatira nola heldu zen, ze garrantzi izan duen etab. azalduko dizuete, hori bai, ez ahaztu erreserba egitea! 605763595

Arrikrutz-Oñatiko koban…

Arrikrutz-Oñatiko koban 53 galeriako ohiko ordubeteko bisitak eskainiko dira, horretaz gain, “Ilunpeko altxorrak” bisita berezia egiteko aukera izango da baita,  3 urtetik gorako haurrekin egiteko pentsatuta dago bisita!

Abenduak 26, 27, Urtarrilak 2 eta 3  10:00

Salneurria: 8€/p

Iraupena:  ordu 1

53 galeria ikusteko edota Ilunpeko Altxorrak bisitan parte hartzeko, erreserba egin beharko da  943082000 an edota arrikrutz@onati.eus helbidera idatzita.

Arantzazun…

Arantzazuko Parketxeak bere “Arantzazuko Altxorraren bila” orientazio jolasa eskeiniko du.

Abenduak 20 11:00

Salneurria: 3€/p

Iraupena: 1 h 30

Erreserbak 943782894an edota arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbidean.

Arantzazuko Santutegia eta bere historia ezagutu nahi baduzu gerturatu zaitez bertan dagoen turismo bulegora, bisita gidatu bat egin nahi izanez gero, erreserba egin beharko da 943718911 / 943796463 zenbakian.

Gomiztegi Artzai eskolan artzai eta gaztaren mundua ezagutu ahal izango dituzu! 943251008

Pottokaleku-ri esker pottoka, Euskal Herriko zaldi arrazarik zaharrenetarikoa ezagutzeko beta izango duzu! Ez galdu aukera eta jar zaitez beraiekin kontaktuan! 670 27 44 61

Gabon jai hauetans…gerturatu Oñatira!

from to
Scheduled Agenda Bloga Sin categoría