Zubi honetarako Oñatik honako eskaintza izango du zure egonaldia benetan aprobetxa dezazun.
Zubiko programazio berezia
ARRIKRUTZ-OÑATIKO KOBAK
Egun hauetan bada Gipuzkoako kobazulorik handiena ezagutzeko aukerarik, ordubete inguruko bisita gidatuak eskeiniko dira. Pasabide eroso baten zehar, edonork egin dezaken ibilbide honek aukera paregabea eskeintzen du kobazuloen mundua gertutik ezagutzeko. Parte hartzeko aurrez erreserba egitea beharrezkoa da, 943082000 edo arrikrutz@onati.eus helbidean.
“EspeleoTxiki”: 6 urtetik gorako exploratzaile sutsuenentzako bidai zoragarria lurpeko mundura, Arrikrutz-Oñatiko kobazuloen laberintora. Bi ordu eta erdiz galeriaz galeria kobazuloa deskubritu teta historiaurrean bertan bizi izan diren animaliak deskubritzen direneko abentura. Egin erreserba 943796463 zenbakian!
Datak: Abenduak 6 Ordua: 10:30
«Ilunpeko altxorrak»: visita de aventura para peques de más de 3 años. Durante una hora de exploración nos adentramos en la oscuridad de Cueva Arrikrutz para descubrir los tesoros que guarda el mundo subterráneo.
Eguna: Abenduak 8 eta 10 Ordua: 15:00
BISITA-GIDATUAK HERRIGUNEAN
Abenduak 6 eta 10 bitarte Oñatira bertaratzen denak aukera dauka Oñatiko altxorrak ezagutzeko. Ordubete inguruan herrigunetik zehar ibiliz Oñatiren historia eta ondare artistikoa ezagutzeko Oñatiko Turismo Bulegoak antolaturiko bisita-gidatuak dira berauek, 13:00etan eskainiko dira. Bisiten inguruko informazioa eskuratzeko edota erreserba egiteko dei ezazu 943783453 zenbakira!
Bisita-gidatu hauekin batera San Migel errotaren Interpretazio Guneak iraganeko garaiak gogora ekarriko ditu. Errota honetan Oñatiko jauntxo ziren Gebaratarrentzat aleak nola ehotzen ziren ikusteko aukera izango da, turismo bulegora etorri besterik ez duzu egin behar!
Abenduaren 8an ehundaka kandelek Sancti Spiritus Unibertsitatea modu berezian argiztatuko dute, gerturatu zaitez bertara 18:00 – 20:00 artean!
Txokolateixia Interpretazio Gunean Oñatiren aurpegirik gozoena ezagutzeko parada izango da. Kakaoa eta Oñatiren arteko harreman historikoa ezagutzeko aukera egongo da eskainiko dituzten bisitetan, hori bai, erreserbapean! Deitu 605763595 zenbakira. Abenduak 6-9, 12:00etan bisita gidatua ” Kakaoaren bidaia eta Vasco-Navarro trena”.
ZUBIAN NATURAREKIN BAT
Aukera ezin hobea Arantzazuko Santutegiraino gerturatu eta bertako parajeekin gozatzeko. Santutegiaren estilo kontenporaneoarekin zipriztindu eta Oteiza, Basterretxea edo Txillida bezalako artistekin topo egin nahi izanez gero bisita-gidatuak eskura daude 943796463 edota 943718911 zenbakian!
Arantzazura bertaratzean Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren ateraino iristen da bisitaria eta aukerak anitzak dira naturgune honek eskeintzen dituenak. Ibilbide xamur baina ederra da Gomiztegirainoko ibilbide egokitua eta, nola ez, erkidegoko gailurrik gorenetako airea arnastu nahi duenak Urbiako zelaigunetara doan bidea jarraitzea besterik ez dauka.
Parketxea ikusteko aukera ere izango duzu, jar zaitez beraiekin kontaktuan 943782894 zenbakian!
Pottokalekuren eskutik europako zaldi zaharrena den pottoka ezagutzeko aukera izango duzu baita, dei iezaiezu 670274461 zenbakira.
Bertako gastronomiarik onena zubian
Bertako jakirik gozoenak dastatzeko aukera izango da, hori bai, etxera eramateko formatuan bertako jatetxe eta tabernetan. Baita, Oñatin bertan ekoizten diren produktu gastronomikoak eskuratzeko ere, larunbatero ospatzen den azokan.
Zubi honetan, bisita gaitzazu!