Uda honetan zatoz lurpeko mundu misteriotsua ezagutzera!
Bidai zoragarri bat proposatzen dizugu lurpeko mundura. Zehazkiago esanda, Arrikrutz-Oñatiko kobazuloen laberintora. Estalaktita eta estalagmita artean galdu edo historiaurreko animaliak deskubritzera eramango zaituen abentura hau, plan biribila da familian eta umeekin ezin hobeto pasatzeko.
Elkartze puntua: Arrikrutzeko Interpretazio Gunea
Eguna: uztailak 21 eta abuztuak 31
Hasiera ordua: 15:00
Iraupena: 2 ordu eta 30 min.
Prezioa: 20€/pertsonako.
Ekintzarako arropa eta oinetako egokiak ekartzea gomendatzen da (kobazulo barruan 10 ºCko tenperatura) eta ekintza ondorenean aldatzeko arropa izatea ere bai. Bestelako beharrezko materiala egunean bertan harrera gunean banatuko da parte-hartzaileen artean (argiteria eta kaskoa).
Parte-hartzaileen gutxieneko adina: 6 urte.
Informazio gehiagorako eta erreserba egiteko: 943 082000 edo arrikrutz@onati.eus