Gabon hauetan ezagutu Leize-lehoien sekretuak Oñatin!
Gabon hauetan, Oñatik bere historia natural eta kulturala ezagutzeko familia osoarentzako esperientzia eskaintzen dizu. Abenduaren 29an,altxor paleontologiko paregabe baten gordeleku dugun Arrikrutz kobazuloan, lehoien orroak entzungo ditugu.
Leize-lehoiak: Iraganeko Zaindariak
Azken glaziazioan zehar, gure ingurumari hauetan bizi izan zen espezie ikusgarri eta indartsuenetako bat zen Panthera leo spelaea. Tamaina handikoak, ikusgarriak, animalia hauek iruditeria kolektiboaren parte ditugu aspaldiko garaietatik. Arrikrutzeko Kobazuloetan leize lehoi baten hezurdura oso bat aurkitu zen 1966.urtean. Abenduaren 29an bidai paregabe baten parte hartzeko aukera izango dugu, gure artean inoiz bizi izan den harrapakari handienaren mundura gerturatzeko.
Abentura eta sormenez beteriko egun bat
Jardunaldia Arrikrutzeko Kobazuloetan 12:00etan egingo den bisita gidatuarekin hasiko da, bertan, aurkikuntza paleontologiko ikusgarriak eta eskualdeko historia geologikoa ezagutzeko aukera ere izango da. Gero, 16:00etan, abenturak Oñatiko Turismo Bulegoan jarraituko da eskulan tailer batekin, non parte-hartzaileek beren sormena askatu eta etxera beren eskuekin egindako artelan bat eraman ahal izango duten.
Prezioa: 10€/pax
Ez galdu aukera!
Gabon hauetan, bizi familia osoarentzako esperientzia ahaztezina. Ezagutu historia naturala, ikasi leize lehoi ikusgarriei inguruko bitxikerak eta gozatu arte-lan paregabe baten sormenean. Oñati zure zain dago, bere ondare harrigarria ezagutu eta zure bisita esperientzia magikoa bihurtzeko.
Zure zain gaude!