13440

Aloñako Igoerarako dortsal zozketa 🗓 🗺

Bi dortsal zure eskura Aloñako Igoera eta Buetraitzeko Igoera Bertikalean parte hartzeko.

Apirilaren 27an XX. Aloñako Igoera mendi lasterketa ospatuko da Oñatin. Trail running-aren maitaleentzat egun handia. Salomon-ek 2025 urterako proposatzen dituen lau lasterketetako bat da Aloñako Igoera, inpernurako beherakada itzelagatik ezaguna. 22,6 kilometro luze, Aizkorri-Aratz mendilerroan gailurrez gailur eta Oñatiko paraje ederrenak zeharkatzen dituena.

XX. Aloñako Igoerarako izen emateak ireki eta ordu gutxira agortu ziren. Baina, oraindik bada aukerarik eta azken bi dortsalak Arrikrutz-Oñatiko kobaren eskutik iritsiko dira. Zozketatuko ditugun bi dortsaletako bat zurea izan daiteke. Horretarako jarraian daukazun inprimakia bete besterik ez duzu egin behar. Interesatu guztien artean bi dortsalen zozketa egingo dugu apirilaren 11.

Irabazleen izenak hemen argitaratuko ditugu, apirilaren 12ean.

XX.Aloñako Igoerarako dortsalen irabazleak:

Eneko Erdozia

Eneko Urain

Zorionak eta zorte on!

from to
Scheduled Sin categoría
Oñati Map