13476

Espeleotxiki 2025 uda 🗓 🗺

Bizipen ahaztezin bat. Arrikrutz koben galerietan barrena, kobazuloetako mundu bitxia exploratzen espeleologo txikien laguntzaz.

Dibertsioa familia osoarentzat Arrikrutz Kobetan!

Uda honetarako plan original baten bila zabiltza?
Espeleotxiki programarekin, Oñati-Arrikrutzeko Kobazuloa abentura paregabe baten agertoki bihurtzen da familia osoarentzat. Esperientzia segurua, hezigarria eta… oso dibertigarria!

6 urtetik gorako haurrentzat pentsatutako jarduera da. Ibilbide berezi batekin, txikienek esploratzaile bihurtzeko aukera izango dute egun batez. Gida adituek lagunduta eta kaskoa eta argia jantzita, kobazuloen mundua eta haien forma bitxiak ezagutuko dituzte, baita historiaurrean bertan bizi izan zirenen arrastoak jarraitu ere.

Jardueraren datu praktikoak

Prezioa: 20 € pertsonako
Datak: abuztuak 9 (gazteleraz) eta abuztuak 23 (euskeraz)
Ordua: 15:30 abzutuak 9 / 10:30 abuztuak 23
Iraupena: 2 ordu eta 30 minutu
Elkargunea: Arrikrutzeko Interpretazio Zentroa
Barne dago: kaskoa eta aurreko argia
Umeentzako egokitutako bisita gidatua (6 urtetik aurrera)
Ibilbide erraza eta familia osoarentzat egokia.

Gomendagarria da kobazuloaren baldintzetara egokitutako arropa eta oinetakoak ekartzea, baita arropa lehorra aldatu ahal izateko.

Erreserbak

Telefonoa: 943 082000
Emaila: arrikrutz@onati.eus
Online erreserba egiteko aukera ere baduzu: egin klik hemen

from to
Scheduled ical Google outlook Agenda Bisita berezia Entertainment Kobak Natura Visitas guiadas
Map