13485

Udazkena Arrikrutz-Oñatiko kobetan

Urteko sasoi koloretsu honetan ere txiki nahiz helduek Oñati eta bere iguruko paraje ederrez gozatzen jarri dezaten. Egin leku bizipen ahaztezin hauei!

Urte sasoi honetan Oñatiko mendi, haran eta basoak udazken kolorez janzten dira. Familia-planetarako, bikote-ihesaldietarako edo lagunekin abentura ahaztezink bizitzeko garai aproposa da. Udazkenari ongietorria ematearekin batera, Arrikrutz-Oñatiko kobetan bisita eta jarduera programazio berria osatu dugu.

Udazkena Arrikrutz Kobetan: bizi lurpeko munduaren magia Oñatin!

“53 Galeria. Pasarelazko bisita” : Ordu bateko iraupena duen bisita-gidatua. Pasarelaz batez eta argiteriaz atondua dagoen kobazulo zatian barneratzen da bisitaria. Erreserbak internet bidez, 943082000 telefonoan, edo arrikrutz@onati.eus

 

“Ilunpeko Altxorrak”: 3 urtetik gorakoentzako abenturazko bisita. Ordu batez kasko eta beharrezko argiteriaz Arrikrutz  kobaren iluntasunean argi egin eta lurpeko mundu bitxi hauetan gordetzen diren altxorren bila jardungo dute exploratzaile txikienek.

Datak: azaro eta abenduko igandetan            Ordua: 15:00

 

“EspeleoTxiki”: 6 urtetik gorako exploratzaile sutsuenentzako bidai zoragarria lurpeko mundura, Arrikrutz-Oñatiko kobazuloen laberintora. Bi ordu eta erdiz galeriaz galeria kobazuloa deskubritu  teta historiaurrean bertan bizi izan diren animaliak deskubritzen direneko abentura. Egin erreserba!

Datak: Urriak 19 eta abeduak 6        Ordua: 10:30

 

“EspeleoArrikrutz”: 18 urtetik gorakoentzako. Arrikrutz-Oñatiko koben alderdirik sakonenetaraino eramaten duen 3 orduko ibilbide espeleologikoa. Urteen joan etorrian kobazuloaren barrenean garatu diren berezitasun geologikoetara gerturatzeko aukera izanez, tartean, Arrikrutzeko exzentrika multzo handia. Aukeratu zure eguna eta erreserbatu zure experientzia!

Datak:

  • Urriak 12 – 10:30
  • Azaroak 2 – 10:30
  • Abenduak 7 – 10:30

Udazken honetan, naturan, kulturan eta abenturan murgiltzeko aukera paregabea duzu Arrikrutz Kobetan.