Bertako produktuak
Oñati txokolateagatik nabarmentzen da batez ere. Pasioak sortzen dituen tentazio gozo horrek, mende bat baino gehiagoz oñatiarren ikur izan denak, gaur egun interpretazio-zentro bat du: “Txokolateixia”.
Horrez gain, bertako ekoizleek egindako produktu tipikoak aipatu behar dira. Horien artean gazta da aipagarriena. Oñatiko larre zabalak artalde askoren bazkaleku dira, eta Gomiztegiko artzain eskolari esker, aparteko kalitate-maila lortu du gaztak.
Getariako txakolina denominaziodun txakolina ere ekoizten da herrian, upategi batzuek gainera bisita gidatuak eskaintzen dituzte, adibidez, Belaskua-k.
Halaber, produktu hauek ere eskura ditzakezu: eztia, artisau ogia edo aspaldiko eran hazitako etxeko oilaskoak. Produktu horiek herriko hainbat establezimendutan, larunbateroko azokan edo on-line aurkituko dituzu.