Ezin dugu ahaztu herritarren mendi tradizioa. Horren erakusgarri dira urte osoan egiten diren ospakizunak, adibidez, San Inazio eguna ospatzea Urbiako zelaietan, edo urteari agur esatea Aizkorrin, noski hamarretakoa motxilan eramanez.
Orain dela gutxi abian jarri da “Aloñako igoera” mendi froga, udaberrian egin ohi dena edota udaran ospatzen den ”Kantaoikrit” kriteriuma.