Aukera berezia kobazuloen mundura gerturatzeko. EspeleoArrikrutz ibilibideak 15km luze den Arrikrutz-Oñatiko koben barrenetik ibiliko ditu parte-hartzaileak. Hiru ordu luzez lurpeko eremu ezezagunean gorderik ditugun bitxikeriak ezagutzeko aukera izango da. Lurpeko gela eta galeria ikaragarriak zeharkatuko dira,kobaren barren-barrenean nahasmasian sortu den eszentriko handiraino barneratuko da eta lurpeko errekek irekiriko arroilak zeharkatuko dira.
Parte-hartzaile bakoitzari beharrezko kasko eta argiteria emango zaio eta norberak ekarri beharrekoa erropa nahiz oinetako egokiak (katiuskak / mendiko botak) izango dira. Ekintza eta gero aldatzeko erropa ere beharrezko izango delarik.
Eguna: Otsailak 11 Ordua: 9:30 Arrirkutz kobetako Interpretazio Gunean.
Informazio gehiago eta izen-emateak: 943 082000 / arrikrutz@onati.eus