11686

Kobazuloen Eguna 🗓 🗺

Martxoaren 18 eta 19an, arkeologia esperimentala, paleotailerrak eta bisita bereziak Arrikrutz-Oñatiko kobetan.

Martxoaren 18 eta 19an, Kobazuloen VII. egunaren harira bisita bereziak, erakustaldiak eta deskontuak izango dira.

Arrikrutz-Oñatiko kobak, Ekainberrik, Isturitz-Oxozelhaya kobak, Mendukiloko kobak, Pozalaguako kobak, Sarako Leizeak, Sorginen Kobak (Zugarramurdi) eta Urdazubiko leizeak “mugarik gabeko lurpea” osatzen dute. Lurpeko bisitariari “seigarren kontinentea”  gerturatzen dihardute 2008. urtetik. Kobazuloen mundua deskubritzeko aukera ematea, hurbil izan arren hain ezezagun zaizkigun baliabide hauek ezagutzeko aukera eskainiz.

Balio historiko zein natural handiko leku hauetan, iraganaren arrasto garrantzitsuak gorde dira, berauetan bizi izan diren arbaso edo antzinako animaliena. Zenbait kasutan, berauen hormak kondaira eta mitoez hitz egiten digute.

KOBAZULOEN EGUNAREN harira, ekintza ugari eta bisita bereziak antolatu dira asteburu osoan zehar Arrikrutz-Oñatiko kobetan.

Martxoak 18, larunbata, 53galerian burutzen diren ohiko bisitak  etxeko txikiei zein familiei bideraturiko tailerrez osatuak izango dira. Zein animalia edo gizaki ibili zen Arrikrkutz Oñatiko koben inguruan? Nola lortzen zuen lehen gizakiak sua piztea? Nola aurkitzen dira animalia edota gizaki hauen aztarnak? Galdera hauen zein beste batzuen erantzuna arkeologia esperimentalean oinarrituriko tailerren bitartez  bertatik bertara ezagutzeko aukera izango du bisitariak.

Martxoak 19, igandea, Arrikrutzeko 53 galeriako ohiko bisita turistikorako deskontu bereziak izango dira.

Antolatu diren ekintza bereziez gain, asteburu honetan zehar Arrikrutz-Oñatiko kobetara bertaratzen den bisitariak Lurpea elkarteko 8 kobazuloak bisitatzeko sarrera-bono baten eta Argizagita landetxean egonaldi baten zozketan parte hartuko du (apiriletik urrira bitarte erabiltzeko, uztaila eta abuztuan izan ezik).

Bi egunetako bisitaldiak egiteko aurrez erreserba egitea eskatzen da. 943 082000 telefonoan edo arrikrutz@onati.eus helbidean.

from to
Scheduled Aktualitatea Bisita berezia Bloga Kobak Natura
Cueva Arrikrutz-Oñatiko kobak Map