12396

Oñati eta euskara

Ausartuko zara? Euskara 850.000 hiztun inguru dituen hizkuntza da, eta Pirinioen mendebaldeko ertzaren bi aldeetan hitz egiten dena. Euskaldunok gizateriari helarazten diogun altxorrik handienetako bat euskara da, zalantzarik gabe. Hizkuntza honek ez du ahaidetasunik kontinentean ezagutzen diren beste hizkuntzekin, eta, horrek pentsarazten du Europako hizkuntzarik zaharrena dela. Baina hizkuntza honek duen misteriorik handiena ez da […]

Ausartuko zara?

Euskara 850.000 hiztun inguru dituen hizkuntza da, eta Pirinioen mendebaldeko ertzaren bi aldeetan hitz egiten dena. Euskaldunok gizateriari helarazten diogun altxorrik handienetako bat euskara da, zalantzarik gabe.

Hizkuntza honek ez du ahaidetasunik kontinentean ezagutzen diren beste hizkuntzekin, eta, horrek pentsarazten du Europako hizkuntzarik zaharrena dela. Baina hizkuntza honek duen misteriorik handiena ez da bere jatorriaren ingurukoa, baizik eta gaur egunera arte indartsu iraun izana.

Oñati herri euskalduna da, izan ere, biztanleen %78a euskalduna da eta beste %8k ulertzeko gaitasuna du. Izan ere, Euskara Oñatin gizartearen, ekonomiaren, administrazioaren, kulturaren eta kirolaren arlo guztietan bizi-bizirik dagoela ikusiko duzu.

Ausartuko zara? Ikas itzazu hitz batzuk eta erabil Iitzazu zure egonaldian: bai, agur, eskerrik asko…

Euskaldunok eskertuko dizugu!

HIZTEGIA