Lurpea elkartea 2008an sortu zen euskal lurreko kobak elkartzeko helburuarekin. Helburu argia dute denek, lurpeko bisitariari “seigarren kontinentea” deskubritzeko aukera ematea, hurbil izan arren hain ezezagun zaizkigun baliabide hauek ezagutzeko aukera eskainiz.
Balio historiko zein natural handiko leku hauetan, gizakiaren iraganaren arrasto garrantzitsuak mantendu dira, eta zenbait kasutan, berauen hormak oraindik kondaira eta mitoei loturiko errito herrikoiez hitz egiten digute. Kobazuloen egunerako ekintza desberdinak antolatu dira, Arrikrutz-Oñatiko kobetan honako programa antolatu da:
Martxoak 15, larunbata:
Bidai zoragarri bat proposatzen dizugu Arrikrutz-Oñatiko koben erraietan barrena. Galeriaz galeria Arrikrutz kobak esploratzera eramango zaitugu. 6 urtetik aurrera. Bereziki familientzat egokitutako ibilbide espeleoturistiko honetan historiaurrean kobazuloan ibili zirenen aztarnen bila jardungo dugu, baita, gaur egun bertan bizi direnak aurkitu ere. Bizipen ahaztezina txiki nahi helduentzat! Erreserbapean
Ordua: 10:30 Iraupena: 2 ordu eta erdi Hizkuntza: gazteleraz
ILUNPEKO ALTXORRAK
Kaskoa buruan iluntasunaren erreinuari argi egin eta lurpeko mundu liluragarri hauen bitxikeriak inoiz baino gertuagotik ezagutzeko aukera izango dugu.
Ordua: 15:00 Parte-hartzeko gutxieneko adina: 3 urte Iraupena: 1 ordu Hizkuntza: euskeraz
Martxoak 16, igandea:
Arrikrutze-kobetako “53Galeria” bisitako sarrerek %50eko deskontua izateaz gain, Karrantza Haraneko Alma de Romero hotelean egonaldirako eta kobazulo parte-hartzaile guztietan sartzeko hamar bono eta produktu saski baten zozketan parte hartuko dute.
XV. KOBAZULOEN EGUNA-ERRESERBA
Bisita Irisgarria, ARRIKRUTZ-OÑATIKO KOBA 360º
Asteburu osoan zehar Arrikrutz 360ºtan. Arrikrutz 53 eta Marcel Loubens galerietako eta Aldaola errekako ikuspegi osoa xehetasun harrigarriekin, bisita egokitua guztiondako. Arrikrutz-Oñatiko Koba bisitatzeko beste era bat!