Urte sasoi honetan Oñatiko mendi, haran eta basoak udazken kolorez janzten dira. Familia-planetarako, bikote-ihesaldietarako edo lagunekin abentura ahaztezink bizitzeko garai aproposa da. Udazkenari ongietorria ematearekin batera, Arrikrutz-Oñatiko kobetan bisita eta jarduera programazio berria osatu dugu.
Udazkena Arrikrutz Kobetan: bizi lurpeko munduaren magia Oñatin!
“53 Galeria. Pasarelazko bisita” : Ordu bateko iraupena duen bisita-gidatua. Pasarelaz batez eta argiteriaz atondua dagoen kobazulo zatian barneratzen da bisitaria. Erreserbak internet bidez, 943082000 telefonoan, edo arrikrutz@onati.eus
“Ilunpeko Altxorrak”: 3 urtetik gorakoentzako abenturazko bisita. Ordu batez kasko eta beharrezko argiteriaz Arrikrutz kobaren iluntasunean argi egin eta lurpeko mundu bitxi hauetan gordetzen diren altxorren bila jardungo dute exploratzaile txikienek.
Datak: azaro eta abenduko igandetan Ordua: 15:00
“EspeleoTxiki”: 6 urtetik gorako exploratzaile sutsuenentzako bidai zoragarria lurpeko mundura, Arrikrutz-Oñatiko kobazuloen laberintora. Bi ordu eta erdiz galeriaz galeria kobazuloa deskubritu teta historiaurrean bertan bizi izan diren animaliak deskubritzen direneko abentura. Egin erreserba!
Datak: Urriak 19 eta abeduak 6 Ordua: 10:30
“EspeleoArrikrutz”: 18 urtetik gorakoentzako. Arrikrutz-Oñatiko koben alderdirik sakonenetaraino eramaten duen 3 orduko ibilbide espeleologikoa. Urteen joan etorrian kobazuloaren barrenean garatu diren berezitasun geologikoetara gerturatzeko aukera izanez, tartean, Arrikrutzeko exzentrika multzo handia. Aukeratu zure eguna eta erreserbatu zure experientzia!
Datak:
- Urriak 12 – 10:30
- Azaroak 2 – 10:30
- Abenduak 7 – 10:30
Udazken honetan, naturan, kulturan eta abenturan murgiltzeko aukera paregabea duzu Arrikrutz Kobetan.