11391

Asteburu bat Oñatin

Lehen parada, Aizkorriko Parke Naturalean ibilbidea egin, Gomiztegiko egokitutako bidezidorretik Gomiztegi artzai eskolara bisita egin edo mendian ibiltzeko ohitura izanez gero Urbiako kanpak edo Aizkorriko tontorrera igo. Bigarren parada, hamaiketakoa eginez, Arantzazu Santutegia eta bertako kripta bisitatu, Oteiza, Txilida eta Basterretxea euskal artisten lanak ezagutuz. Hirugarren pasada, Arrikrutz Oñatiko Kobetan, ordu beteko bisita gidatuan Euskal […]

Lehen parada, Aizkorriko Parke Naturalean ibilbidea egin, Gomiztegiko egokitutako bidezidorretik Gomiztegi artzai eskolara bisita egin edo mendian ibiltzeko ohitura izanez gero Urbiako kanpak edo Aizkorriko tontorrera igo.

Bigarren parada, hamaiketakoa eginez, Arantzazu Santutegia eta bertako kripta bisitatu, Oteiza, Txilida eta Basterretxea euskal artisten lanak ezagutuz. Hirugarren pasada, Arrikrutz Oñatiko Kobetan, ordu beteko bisita gidatuan Euskal Herrian eta Estatuan aurkitu den lehoi bakarra ikusteko parada izango da, edota espeleologo sentitu nahi baduzu Arrikrutzeko eszentrika ederra bisita daiteke.

Asteburuko laugarren parada, Oñatiko hiriburu historikoa da. Bertan Euskal Herriko lehen unibertsitatea (1548), europa mailan erreka gainean klaustroa duen San Migel Parrokia eta herri guneko jauregi eta dorretxeak bisitatzeko parada.

Bostgarren parada, “Txokolateixia” interpretazio gunean, edota herriko parkeak eta bide gorritik abiatuta udaran Usako bainu gune naturalera hurbiltzeko aukera.

21 Km – Kotxez Oñatitik.

5 parada – Aizkorriko Parke Naturala, Arantzazu Santutegia, Arrikrutz-Oñatiko Kobak, Oñati hirigune historikoa eta Txokolateixia.

Garraioa – Igande eta jai egunetan autobusa Oñati-Kobak-Arantzazu Santutegia.