11390

Egun bat Oñatin?

Egun pasa Oñatin? Galdu ezinak diren 3 gune proposatzen dizugu. Goizean Arantzazu Santutegia bisitatu Oteiza, Chillida eta Basterretxea euskal artisten lanak ezagutu eta Aizkorri Parke Naturalaren paisaiaz gozatzeko. Aizkorri magalean kokatutako Arrikrutz Oñatiko Kobak dira bigarren parada, Euskal Herrian aurkitu den lehoi bakarra ikusteko parada. Eguardian inguruko jatetxe baten bazkaldu bertako produktuak dastatuz edota bertako […]

Egun pasa Oñatin? Galdu ezinak diren 3 gune proposatzen dizugu.

Goizean Arantzazu Santutegia bisitatu Oteiza, Chillida eta Basterretxea euskal artisten lanak ezagutu eta Aizkorri Parke Naturalaren paisaiaz gozatzeko. Aizkorri magalean kokatutako Arrikrutz Oñatiko Kobak dira bigarren parada, Euskal Herrian aurkitu den lehoi bakarra ikusteko parada.

Eguardian inguruko jatetxe baten bazkaldu bertako produktuak dastatuz edota bertako gazta edo txakolina erosi eta atsaldean Oñatiko Hirigune historikoan murgildu, Euskal Herriko lehen unibertsitatea, jauregiak eta txokolatea dastatuz, “Txokolateixia”-n.

21 Km – Kotxez Oñatitik.

3 paradaArantzazu Santutegia, Arrikrutz-Oñatiko Kobak eta Oñati hirigune historikoa.

Garraioa – Igande eta jai egunetan autobusa Oñati-Kobak-Arantzazu Santutegia. Informazio gehiago hemen.