Hiru egun edo gehiago Oñatin? Aproposa Donostia, Bilbo edota Gasteizekin konbinatzeko.
Lehen parada, Aizkorriko Parke Naturalean ibilbideak eginez, Gomiztegiko egokitutako bidezidorra guztiondako Gomiztegi artzai eskolara bisita eginez edota mendian ibiltzeko ohitura izanez gero Urbiako kanpak edo Aloña edota Aizkorriko tontorretara igotzea.
Bigarren parada, hamaiketakoa eginez, Arantzazu Santutegia eta bertako kripta bisitatu, Oteiza, Txilida eta Basterretxea euskal artisten lanak ezagutu eta bertako benta zaharretan , gaur egun hotel eta jatetxe bihurtuta, hamarretakoa egin dezakegu, bertako gazta, txorixo eta sagardo ederrarekin. Hirugarren pasada, Arrikrutz Oñatiko Kobetan, ordu beteko bisita gidatuan Estatuan aurkitu den lehoi bakarra ikusteko parada izango da edota espeleologo sentitu nahi baduzu Arrikrutzeko eszentrika ederra bisita daiteke espeleoabentura bisita berezian. Amaitzerakoan mitologiako kondairak dituzten Sandaili edota Aitzuloko kobak bisitatu, bertara doazen bidezidorreak jarraituz.
Laugarren parada, Oñatiko hiriburu historikoa da. Bertan Euskal Herriko lehen unibertsitatea (1548), europa mailan erreka gainean klaustroa duen San Migel Parrokia eta herri guneko jauregi eta dorretxeak bisitatzeko parada. Bertan “Txokolateixia” interpretazio gunea, inguruan herriko parke eta lorategi ederrak aurkituko ditugu. Udaran, bide gorria erabiliz, Usakoko bañu gune naturalera joateko aukera dago.
Bosgarren parada inguruak ezagutzeko ezin hobea da, besteak beste, eta bide gorritik abiatuta udaran Usako bainu gune naturala, Bergara eta Arrasate hiriguneak, Leintz-Gatzagako gatz museoa, Elgetako interpretazio gunea, edota Urkulu edota Ullibarri Ganboa urtegiak bisitatzeko aukera.
Seigarren parada, hiriburuetako hurbiltasuna aprobetxatuz kotxez (60´ baino gutxiagotara) edota autobuses San Prudentzioko enlazea aprobetxatuz, Donostia, Bilbo edota Gasteizera hurbiltzea.
21 Km – Kotxez Oñatitin, 75 km – Donosti, 70 km – Bilbo, 44 km – Gasteiz, 10km – Arrasate.
6 parada – Aizkorriko Parke Naturala, Arantzazu Santutegia, Arrikrutz-Oñatiko Kobak, Oñati hirigune historikoa, Txokolateixia, hiriburuak Donosti, Bilbo edota Gasteiz
Garraioa – Egunero autobusa hiriburuetara eta Igande eta jai egunetan autobusa Oñati-Kobak-Arantzazu Santutegia.