Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Parketxea
Arantzazu Parketxea, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa, Arantzazu Santutegiko Gandiaga Topagunea II. eraikinean aurkituko dugu. Bisitarientzako harrera-gunea izateaz gain, 640 m²-tan eta hiru solairuetan banatuta dago. Bertan, Parkeko baliabide aipagarrienak ezagutzera ematen dira. Horretarako teknologia berriez hornituriko erakusketa iraunkorra, gela didaktikoak eta euskarri interaktiboak daude.
Parketxetik bertatik abiatu gaitezke bidezidor zein mendi ibilbideetara, besteak beste, Gomiztegi baserrira, Urbiako zelaietara (fonda eta ermitan) eta Aitxuri edo Aizkorri gailurretara.