Berdeguneak
Oñatiko erdigune historikoa eta bertan dauden lorategiak aukera hobeezina dira inguruko zarata eta egunerokotasunarengandik ihes egiteko.
Antia Jauregiko lorategia
Oñatiko erdigune historikoan kokaturik, estilo barrokoa duen Jauregiaren alboko lorategi ederretan benetako baretasuna eta lasaitasuna aurkituko dituzu.
Sancti Spiritus Unibertsitate aurrealdeko lorategiak
Euskal Herriko lehen Unibertsitatearen babesean eta Ubao ibaiaren hozgiroaren ondoan, une baketsu eta ahaztezinez gozatzeko parada eskaintzen digun zuhaizti paregabea dago.