Gomiztegi baserria eta Artzain Eskola
Bide egokitua hartuz gero, Gomiztegi baserria Arantzazu Santutegitik hiru km-ra dago oinez. Autoz ere joan daiteke. Han dago Artzain Eskola kokatuta. Gazta, esnea eta haragia ekoizten dituzte. Gomiztegin emandako produktuak baserrian bertan, dendetan, azoketan eta internetetik saltzen dira.
Aurrez eskatuta, bisita gidatuak egin daitezke bertako jarduera ezagutzeko: Gomiztegi baserriaren bisita, artzaintzaren historia eta esnekien dastatzea (Idiazabal gazta, gazta urdina…) edota Gomiztegi baserria eta artzain txakurraren erakustaldia. Bisitaldi aproposa!