Ignaziotar bidea Oñatitik

Egonezin kulturala? Arrazoi espiritualak? Naturan barrena abentura? Erronka pertsonala? Jatorrizko turismoa egiteko era desberdina? Arrazoi horiek bultzatuta egiten dute erromesek Ignaziotar Bidea.
Bideko harribitxietako bat Arantzazuko Santutegia dugu, 2. etaparen amaieran. Bideko etapa luzatzeko aukera izanez gero, ez galdu Oñati herria ezagutzeko parada.

Informazio gehiago (2)

Loiolako Ignaziok egindako bideari jarraituz…

1522. urte hartan, Loiolako Ignazio, artean zaldunak, bere Loiolako etxetik Manresa (Katalunia) hirira egin zuen erromesaldia berregitera abiatuko gara.
Bideak guztira 675 km ditu eta Euskal Herriari dagokionez, Gipuzkoa eta Arabatik pasatzen den ibilbideak 150 km eta 6 etapa ditu.
Euskal Herriko orografia menditsua ondo islatzen da 2. etapa aldapatsu honetan (Zumarraga-Arantzazu 19,2 km). Bidea erosoagoa izango da Oñatin “aparteko” geldialdi bat eginez gero.
Bizikletaz edota oinez lasaiago ibili nahi izanez gero, etapa hau bitan egin daiteke. Arantzazuko Santutegira Oñatitik igarota egitea gomendatzen dizugu.

Ignaziok egin zuen bezala, Oñatin atsedena hartu, eta berriz bideari ekin

Loiolako Ignaziok Nafarreterako bidaian egin zuen moduan, Oñatin atseden hartzera gonbidatzen zaitugu.
Bigarren etapa honetan, Legazpin, Mirandaola burdinola zaharraren aurrean dagoen seinaleari jarraituz, Oñatira doan korreo-bide zaharraren norabidea hartuko dugu. Oñatira jaitsi, gaua bertan pasatu eta hurrengo egunean, berriz, hartuko dugu Arantzazu Santutegirako bidea. Kontuan izan, Arantzazuko igoeran ordu eta erdiko tartea hartzea Arrikrutz-Oñatiko Kobak bisitatzeko.

Oñati eta Borjako San Frantzisko

Aipatu gabe ezin utzi, Borjako San Frantziskok ere, Loiolako Ignazioren ondorengoak Oñatin bi urte pasatu zituela; gaur egun, Santxolopeztegi auzoan kokatutako Magdalena ermitan, konkretuki. Oñati eta Bergara lotzen dituen bidegorriaren ondoan aurkituko duzu ermita hau.

OÑATIKO TURISMO BULEGOA
Telefonoa: 943 783 453
E-mail: turismo@onati.eus