Oñatiko erdigune historikoa

Oñatiko erdigunea ibilbide historiko baten ondorioa da eta monumentu ugari ditu: jauregiak, jauretxeak, etxetzarrak eta, tartean, hainbat erlijio-eraikin bikain, hiri bizitzako ehunka urte biltzen dituen egitura batean.
Bailara erdian kokatutako Monumentu Multzo bitxia da. Jatorrizko herria XIII. mendekoa da eta inguru honetan egituratu zen: Kale Zaharra, San Anton kalea, Santa Marina Plaza eta Mendiko kalea, hau da, Zumeltzegi muinoaren inguruan.

Oñatiko Mapa

Noiz sortu zen

Oñati Gipuzkoako probintziako udalerri zabalena da eta bertan eraiki zen Euskal Herriko lehen Unibertsitatea 1543. urtean. Unibertsitateak monumentu-ondare garrantzitsua du. Gaur egungo erdigune historikoaren kokalekuaren jatorria zehazteko moduko agiririk ez dago, baina badago jatorrizko herriaren inguruko eta Gebara etxearen inguruko 1148. urteko bibliografia. Kultura Ondasuntzat sailkatua, Monumentu Multzoaren kategorian.

Historian zehar

Jaurerriko udalerri izatetik Konderri izatera pasatu zen (XIII. mendeko dokumentu batzuen arabera. Titulu hori Gebaratarrek erabiltzen zuten, geroago Oñatiko konde izan zirenek). Hori dela eta, Gaztelako Erregeak zenbait eskubide eta pribilegio eman zizkien, eta horien bidez botere politikoa, judiziala, ekonomikoa eta erlijiosoa kontrolatu zuten. 1388tik 1540ra bitartean, Jauntxoen boteretik askatzeko herritarrek saio asko egin bazituzten ere, 1845. urtean gertatu zen Gipuzkoarekiko behin betiko anexioa.

Santa Marina Plaza, Oñatiko lehena

XII. mendekoa da. XVIII eta XIX. mendeen artean birmoldatua izan zen.
Nabarmendu behar ditugu Madinabeitia Jauregia (estilo barrokoa), Antia Jauregia (estilo barrokoa) eta Baruena Jauregia (estilo neoklasikoa). Erdiko iturria ere bai, bere Bertute Teologalekin eta Gurutzearekin.

Foruen Enparantza, udalerriko gune neuralgikoa

Aipatzeko moduko eraikinen artean dago Udaletxea, barroko rokoko estilokoa, Martín de Carrera arkitektoak 1778an eraikia. Fatxadaren goiko aldean herriko armarria nabarmentzen da. Bertan dago Lazarraga Dorretxe-Jauregia.

“Txantxikuak”, herritarren ezizena

Oñatiarrei “txantxikuak” (igela) esaten zaie. Horren azalpena Oñatiko kondeei lotutako kondairetan oinarriturik dago, lehenak izan omen ziren Oñatiko biztanleei horrela esaten.

OÑATIKO TURISMO BULEGOA
Telefonoa: 943 783 453
E-mail: turismo@onati.eus