Oñatiko Turismo Bulegoa

Turismo Bulegoak aukera didaktiko ezberdinak eskaintzen ditu eta hauek ikasleen adinaren arabera egoki daitezke: monumentuen bisita gidatuak, errota-tailerra, bideo-gela, etab.

Horretaz gain, herriko merchandising-a ere eskuratu daiteke bertan: kamisetak, liburuak, imanak etab.

Ordutegia:

Urtarrila-maiatza: asteartetik igandera: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 18:00 (astelehenetan itxita).
Ekaina: astelehenetik igandera:10:00 – 14:00 / 16:00 – 18:00.
Uztaila-abuztua: astelehenetik igandera: 10:00 – 18:00.
Iraila-abendua: asteartetik igandera: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 18:00 (astelehenetan itxita).

Gabonetako egun hauetan, abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1 eta 6an Turismo Bulegoa itxita egongo da.

Telefonoa: 943 783 453
E-mail: turismo@onati.eus

Helbidea: San Juan kale 14

t-kalitatea