Jauregiak, dorre-etxeak eta bestelako eraikuntza zibil
Oñatin zehar ibiliz gero, arte-mota anitzak, hirigintza-ikusmolde ugari eta hainbeste elementu historiko ikusiko ditugu. Ez da ezer falta: baseliza, eliza eta dorretxeetako taila gotikoak, Arantzazuko abangoardiako artea, eraikuntza eta erretaula errenazentistak, eraikin zibil eta erlijioso barrokoak, XIX. mendeko ekarpenak, bere iturri eta hirigintzarekin, Laterandarren eliza neogotikoa, etab.
Aukera horien guztien artean elementu hauek nabarmendu nahi ditugu: Zumeltzegi Dorrea, Lazarraga Jauregia, Santa Marina Plaza eta Foruen Enparantza.
Jauntxo eta kondeen lurra, berezia bere historiarengatik
Aurrez aipatutako Sancti Spiritus unibertsitatean eta San Migel elizan hasi, eta herriko kale eta jauregi esanguratsuenak ikusiaz, Bidaurreta monasterioan amaitzen da bisita.
OÑATIKO TURISMO BULEGOA, informazioa eta bisita gidatuak
Telefonoa: 943 783 453
E-mail: turismo@onati.eus
Zumeltzegi Dorrea
Estilo gotikoa duen Erdi Aroko eraikina da, XIII-XIV. mende artean eraikia, eta oraindik ere familiaren armarria mantentzen du. Gebarako kondeen Oñatiko bizilekua izan zen eta defentsarako erabili zuten. Gaur egun, Zumeltzegi eta Etxe-Aundi dorretxeek jatetxe eta hotel zerbitzuak eskaintzen dituzte.
Lazarraga Jauregia
Hasiera batean, Lazarraga Dorretxe-Jauregia eraikin gotikoa bazen ere; geroago Jauregia egin zutenean, berritu eta handitu egin zuten. Dorreak fatxadan dituen esgrafiatuak Gaztelako estilokoak dira eta teilatuko lau ertzetan borobil formako garitoiak ditu. Udazkenetik udaberrira ikusgai dago Lazarraga Jauregiko lorategi ederra.
Santa Marina Plaza
Oñatiko lehen plaza, XII. mendean ere bazegoen. XVIII eta XIX. mendeen artean birmoldatua. Nabarmendu behar ditugu Madinabeitia Jauregia (estilo barrokoa), Antia Jauregia (estilo barrokoa) eta Baruena Jauregia (estilo neoklasikoa). Erdiko iturria ere bai, bere Bertute Teologalekin eta Gurutzearekin.
Foruen Enparantza
José de Lascurain arkitektoak egin zuen proiektua XIX. mendean, Antonio de Cortazar Donostiako zabalgunearen egilearekin elkarlanean. Aipatzeko moduko eraikinen artean dago Udaletxea, barroko rokoko estilokoa, Martín de Carrera arkitektoak 1778an eraikitakoa. Fatxadaren goiko aldean herriko armarria nabarmentzen da.