Usako, bainu gune naturala
Oñatik badu udako beroetatik ihes egiteko hainbat hautabide ere. Herriko erdigunetik oinez (10-15 min) edo bidegorritik bizikletaz (10 min), Zañartu auzoan kokatzen den Usakoko ur putzura helduko gara. Ur-jauzi txiki baten ondoan, eta errekaren ur jarioan, bainu-toki ederrak daude bertaratzen zaretenentzat. Atsedenean egon nahi duenak, horretarako egokitutako zelai itzela dauka eskura. Uda eta bero garaietatik kanpo ere toki aproposa eta gomendagarria da, lasaitasun bila bazabiltza.