11878

Arrikrutz-Oñatiko kobek 10 urte 🗓 🗺

Arrikrutz-Oñatiko koben 10. urteurrenaren harira programazio berezia arkeotailer, bisita-berezi, hitzaldi eta erakusketak izango dira.

2007 ekainaren 7an, Oñatik, bere altxorrik preziatuena erakusten zuen estreinekoz. Arrikrutz-Oñatiko kobak-ek ateak irekitzen zituen bisitetara egokituriko kobazulo moduan eta ordundik bere barnean hain izkutuan gorderik izan duen edertasuna erakusten jardun du. 10 urtetan zehar Oñatiren ondare natural eta kulturala areagotuz eta ondare geologiko-paleontologikoa ezagutzera emanez.

10. urteurrenaren ospakizunaren aitzakian tailerrak, bisita-gidatuak, hitzaldiak eta bestelako ekintza bereziak barne hartzen dituen programazioa antolatu da ekainerako.

Ekainak 3

Dohako arkeotailerrak eta bisita-gidatuak prezio berezian izango dira egun honetan Arrikrutz-Oñatiko kobetan. Historiaurrean izaniko gertaera eta garai hartako protagonistak ezagutzeko aukera izango dute txiki nahiz helduek. Parte-hartzeko beharrezko da erreserba egitea 943 082000 edo arrikrutz@onati.eus helbidean.

Arkeotailerrak. 11:00 eta 16:00etan.

Bisita-gidatuak. 12:00 eta 17:00etan

(Bisita-gidatuak 3€ Oñatiarrek)

Badugu zer ospatu Oñatin!

Ekainak 10

Arrikrutz-Oñatiko kobetako altxor paleontologiko garrantzitsuena, leize-lehoiaren hezurdura osoa, ikusgai izango da Gordailuan, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan. Egun Iberiar Penintsulan aurkitzen den espezie honetako hezurdurarik osoena da hau eta, inoiz , Euskal Herrian izan den felidorik handienen adierazle da.

Asier Gomez Olivenciaren eskutik Arrikrutz kobazuloan orain 50 urte aurkitutako hezurdura originala aztertzeko aukera eta pleistozeno garaiko megafauna honen xehetasun orokorrak eta Arrikrutzeko leize-lehoiaren ezaugarri zehatzak ezagutzeko aukera izango da.

 9:00 Oñatitik irteera. Korreos autobus geltokian.

14:30 Oñatira itzulera.

Prezioa 5€/pertsonako. Plaza mugatuak. Izen-ematea eta informazio gehiago Oñatiko Turismo Bulegoan 943 783453 edo turismo@onati.eus

Scheduled Agenda Bisita berezia Entertainment Kobak Natura Visitas guiadas
Map