13328

Uda honetan Oñatin 🗓 🗺

(ES) En el interior de Guipuzkoa, uno de los pueblos más bellos del mundo, Oñati. El destinio de este verano para todos aquellos que busquen historias monumentales, cuevas impresionantes junto con lo mejor de la gastronomía tradicional vasca.

Uda honetan bada zer egin eta ikusi Oñatin! Naturaz, kulturaz eta bertako jaki goxoenez gozatzeko aukera ezin hobea izango da egun hauetan. Ekintzak eta eskeintzak anitzak dira, orain, zuk zeurea aukeratu besterik ez duzu.

KULTURAZ BLAI UDA HONETAN OÑATIN

Bisita gidatuak Oñatin

Oñatiko turismo bulegoak eta Txokolateixia Interpretazio Guneak bisita gidatuak eskeiniko dituzte uda osoan zehar herriguneko altxorrak ezagutu eta kakaoak Oñatin izan duen garrantzia ezagutzeko.

“Oñatiko Altxorrak” bisita gidatuak uztaileko asteburuetan eta Abuztuan  egunero eskeiniko dira, 13:00etan emango zaie hasiera turismo bulegotik. Gogoratu erreserba egitea beharrezkoa izango dela parte hartu ahal izateko! Dei iezaguzu 943783453 zenbakira!

Txokolateixia Interpretazio Gunean Oñatiren aurpegirik gozoena ezagutzeko parada izango da. Kakaoa eta Oñatiren arteko harreman historikoa ezagutzeko aukera egongo “Oñati, txokolatearen herria” bisiten bidez,  hori bai,  605763595 zenbakian erreserba eginez!

Bisita-gidatu hauekin batera San Migel errotaren Interpretazio Guneak iraganeko garaiak gogora ekarriko ditu. Errota honetan Oñatiko jauntxo ziren Gebaratarrentzat aleak nola ehotzen ziren ikusteko aukera izango da, turismo bulegora etorri besterik ez duzu egin behar!

onati_kultura

Oñati kokatzen deneko natur parajea bakarra da. Erkidegoko tontor garaienetan gailur egin, pagadietan barrena galdu edo mendi hauen bihotz-barrunbeetara sartzearen esperientzia eskeintzen du Oñatik. Denon neurrira eta denon gustura eginiko aukerak aurkituko dituzu bertan.

Bisita-gidatuak Arrikrutz-Oñatiko kobetan

Ekainaren 1etik abuztuaren 31 bitarte, egunero eskeiniko dira bisita gidatuak bertan. Ordubeteko iraupena izan ohi dute eta erreserba egitea beharrezkoa da 943082000 telefonoanarrikrutz@onati.eus helbidean edo internet bidez.

Galeria 53ko bisita gidatuez gain ekintza bereziak ere badaude. Famili eta txikiei bideraturiko EspeleoTxiki bisita bereziak , baita, helduei bideraturiko EspeleoArrikrutz bisita bereziak ere. Ekintza hauetan parte hartzea nahiko bazenu ez ahaztu erreserba egitea!

onati_kobak

Arantzazuko Santutegian egunero zabalik izango da basilika. Bisita-gidatuak ere izango ditu bertaratzen den bisitariak, erreserbapean noski!  Igande eta jai-egunetan autobus zerbitzua izango da Oñati eta Arantzazu artean.

Parketxeak ere ateak irekita izango ditu uztaila eta abuztuko hilabetetan, astearte-igande bitarte informazio gehigorako 943782894 zenbakian.

Pottokalekuren eskutik europako zaldi zaharrena den pottoka ezagutzeko aukera izango duzu baita, dei iezaiezu 670274461 zenbakira.Bertako gastronomiarik onena aurtengo udan!

Bertako jakirik gozoenak dastatzeko aukera izango da bertako jatetxe eta tabernetan. Baita, Oñatin bertan ekoizten diren produktu gastronomikoak eskuratzeko ere, txokolatea, txakolina eta Idiazabal gazta adibidez. Larunbatero ospatzen den azokan ere herriko produktuak eskuratu ahal izango dituzu! Gomiztegia Baserrian gazta erosteko aukera izateaz gain, artzaintzaren historia, artzai-txakur erakustaldia eta gazta dastaketa aukera ere izango da 688689725 telefonoan erreserba eginez.

 Aurtengo udan…zatoz Oñatira!
from to
Scheduled Agenda Bisita berezia Culture Kobak Natura Travelling Visitas guiadas
Oñati Map