13448

Aste Santua Oñatin 🗓

Aste Santu honetan Oñatik eskaintza zabala izango du zure egonaldia benetan aprobetxa dezazun. Herriko ostatuetan edota autokarabana gunean geldituta, edota Gasteiz, Bilbo, Donostia, Iruñatik zein Iparraldetik etorrita, besoak zabalik hartatuko zaituztegu! Aste Santuko programazio berezia ARRIKRUTZ-OÑATIKO KOBAK Egun hauetan bada Gipuzkoako kobazulorik handiena ezagutzeko aukerarik. Ordubete inguruko bisita gidatuak eskeiniko dira egunero apirilaren 17 eta 27 artean. Pasabide eroso baten zehar, edonork egin dezaken ibilbide honek aukera paregabea […]

Aste Santu honetan Oñatik eskaintza zabala izango du zure egonaldia benetan aprobetxa dezazun. Herriko ostatuetan edota autokarabana gunean geldituta, edota Gasteiz, Bilbo, Donostia, Iruñatik zein Iparraldetik etorrita, besoak zabalik hartatuko zaituztegu!

Aste Santuko programazio berezia
ARRIKRUTZ-OÑATIKO KOBAK

Egun hauetan bada Gipuzkoako kobazulorik handiena ezagutzeko aukerarik. Ordubete inguruko bisita gidatuak eskeiniko dira egunero apirilaren 17 eta 27 arteanPasabide eroso baten zehar, edonork egin dezaken ibilbide honek aukera paregabea eskeintzen du kobazuloen mundua gertutik ezagutzeko. Parte hartzeko aurrez erreserba egitea beharrezkoa da, 943 082000, online edo arrikrutz@onati.eus helbidean.

BISITA-GIDATUAK HERRIGUNEAN

Apirilak17 eta 21 bitarte Oñatira bertaratzen denak aukera dauka “Oñatiko Altxorrak” ezagutzeko. Ordubete inguruan herrigunetik zehar ibiliz Oñatiren historia eta ondare artistikoa ezagutzeko Oñatiko Turismo Bulegoak antolaturiko bisita-gidatuak dira berauek.

Bisita-gidatu hauekin batera San Migel errotaren Interpretazio Guneak iraganeko garaiak gogora ekarriko ditu. Errota honetan Oñatiko jauntxo ziren Gebaratarrentzat aleak nola ehotzen ziren ikusteko aukera izango da, turismo bulegora etorri besterik ez duzu egin behar!

Txokolateixia Interpretazio Gunean Oñatiren aurpegirik gozoena ezagutzeko parada izango da. Kakaoa eta Oñatiren arteko harreman historikoa ezagutzeko aukera egongo da. Informazio gehiagorako deitu 605763595 zenbakira.

ASTE SANTUAN NATURAREKIN BAT

Aste Santu hauetan udaberriko egunik ederrenetakoekin apaindua izango da Oñatiko ingurunea. Aukera ezin hobea Arantzazuko Santutegiraino gerturatu eta bertako parajeekin gozatzeko. Santutegiaren estilo kontenporaneoarekin zizpriztindu eta OteizaBasterretxea edo Txillida bezalako artistekin topo egin nahi izanez gero bisita-gidatuak eskura daude.

Arantzazura bertaratzean Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren ateraino iristen da bisitaria eta aukerak anitzak dira naturgune honek eskeintzen dituenak.  Ibilbide xamur baina ederra da Gomiztegirainoko ibilbide egokitua eta, nola ez, erkidegoko gailurrik gorenetako airea arnastu nahi duenak Urbiako zelaigunetara doan bidea jarraitzea besterik ez dauka.

 

Pottokalekuren eskutik europako zaldi zaharrena den pottoka ezagutzeko aukera izango duzu baita, dei iezaiezu 670274461 zenbakira.

Bertako gastronomiarik onena Aste Santuan

Bertako jakirik gozoenak dastatzeko aukera izango da bertako jatetxe eta tabernetan. Baita, Oñatin bertan ekoizten diren produktu gastronomikoak eskuratzeko ere, txokolatea, txakolina eta Idiazabal gazta adibidez. Larunbatero ospatzen den azokan ere herriko produktuak eskuratu ahal izango dituzu!

Gomiztegi baserri eskolak ere bisita gidatuak eskainiko ditu artzaintza eta gaztagintzaren inguruan, ez ahaztu erreserba egitea! Erreserbak 943782894/699335183 zenbakian egin beharko dira.

Aste Santu honetan… bisita ezazu Oñati!

from to
Scheduled ical Google outlook Agenda Autocaravana Bloga Familia Gastronomia Kobak Natura