Sancti Spiritus Unibertsitatea
Oñatira bidaiatuz gero, ez utzi Errenazimentu garaiko harribitxi hau bisitatu gabe.
Oñatiko Unibertsitatea Euskal Herriko Errenazimentu garaiko artearen aztarnarik adierazgarrienetarikoa dugu. Ez arkitekturarengatik bakarrik, baita Errenazimentu garaiko izaeraren erakunderik nagusienetarikoa izateagatik ere.
Euskal Herriko Errenazimentu garaiko eraikinik garrantzitsuenetarikoa
Euskal Herriko lehen unibertsitatea ezagutzeko parada bisiten bidez, gidari profesional batekin eta “guztiontzat”. Erreserbak ON LINE.
OÑATIKO TURISMO BULEGOA, informazioa eta bisita gidatuak
Telefonoa: 943 783 453
E-mail: turismo@onati.eus
Aipatu beharrekoa
Rodrigo Mercado de Zuazola, Oñatin jaio zen XV. mendearen bukaeran. Erlijio eta politika arloetan ospetsu izan zen. Ávilan eta Mallorcan gotzain funtzioak bete zituen eta Granadan Chancillería-ko presidente ere izan genuen.
Zuazola bera dugu Unibertsitatearen fundatzaile, 1548. urtean. Bertan, hiru mendeetan zehar, Zuzenbide, Medikuntza, Filosofia, Teologia eta Letrak ikasketak irakatsi ziren.
Gaur egun, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa, Herri Ardularitzaren Euskal Erakundea eta Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Institutua daude bertan kokaturik.
Fatxada platereskoa
Hargin eta eskultore askoren lana izan zen. Fatxadan fundatzailearen izpiritu humanista ikus daiteke, baita elementu profano eta sakratuen arteko nahasketa ere.
Fatxada apaintzen duten elementu platereskoen artean aipagarriak dira erdi-puntuko arkuak, bertan fundatzailea otoitz egiten agertzen zaigu. Azpimarratzekoa da Carlos Iaren (eta Alemaniako Va) armarria ere, Unibertsitateko patroi eta garaiko Errege baitzen.
Mudejar eragineko sabaia
Gibajak egindakoa da sabaia, Ávilan. Erabilitako materiala Ávilako haritza da. Euskal Herrian horrelako sabaiak ez dira ohikoak. Baina, Zuazolak zerbait berezia egin nahi izan zuen.
Errenazimentu garaiko klaustroa
Bi pisu ditu, eta hauek bi eskaileraz lotuak daude. Alderdi estuan sei arku ditu eta alde zabalean, berriz, zazpi; klaustroari lau angeluko forma emanez. 32 medailoi ikusgarrietan, euren bertuteengatik nabarmendu diren Mitologiako eta Erregetzako bikote ezagunak agertzen dira.
Oteizaren eskultura
LURRA ETA ILARGIA (Antonio eta Francisco) – Eskultorearen arabera, “Gure bihotza kanpoaldera zabaltzeko obligazioa” adierazten da.