Gure eskualdea eta bertako baliabide naturalak
Erdi Aroko hiribilduen historia ongi azaltzen da gure bailarako herrietan. Intereseko lekuak dira, adibidez, almendra itxura duen Arrasateko erdigunea eta Bergara monumentala, biak Oñatirekin bidegorriaren bidez lotuak; antzinako Errege Bidea dagoen Leintz Gatzagako herriaren Gatzaren Museoa, eta Elgetako Alde Zaharra.
Herri bakoitzak bere nortasuna dauka. Leintz-Gatzaga gatzarekin lotzen dugu, Bergara Laboratorium Museo eta wolframioaren aurkikuntzarekin; eta Elgeta Intxortako frontea eta honen Interpretazio Zentroarekin.
Baina, badira beste baliabide natural batzuk ere. Hala nola, Aretxabaletan kokatutako Urkulu urtegia edo Arrazua-Barrundiako Ullibarri urtegia. Aizkorri Parke Naturalaren magalean ditugun baliabide natural horiek paseatzeko, bizikletaz ibiltzeko, hegaztiak ikusteko edo elizak eta baserriak miresteko aukera ematen digute.