Bidezidor eta mendi ibilbideak, gailur zein ibaien artean
Herri honetan, oinezkoentzako ibilbideek paisaia galantak zeharkatzen dituzte; eta inguru ikusgarrietan barneratzen dira, esate baterako, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean.
Maila guztietarako ibilbideak daude -ibilbide egokitu bat ere, Gomiztegin-, eta baso, larre, harkaitz-eremu zabalek osatutako paisaia harmoniatsu eta ederretan barneratuko gaituzte. Xendazaletasuna praktikatzeko ingurune magikoa da.
Informazio gehiago Mendi Ibiliaren Ibilbideak-en
Irudiak Montaña Vasca
GR-289 – Hartzaren urratsa (97,1km – Zaila – 33:25´)
Aspaldi ibili ziren gure mendi eta basoetan hartzak, horren berri ematen digute Arrikrutz eta Lezetxikiko kobetan aurkitutako arrastoek. Bailarako azken hartza 1867an hil omen zuten Antzuolako herrian eta gure baserri eta leku-izen askok ere badute hartzaren urratsa. Bide hau hartz horiek zapaldutako parajeak ezagutzeko aukera ederra da, natura, ondarea eta historia elkartuz, iragana eta oraina lotuz, gure arbasoek egin ohi zuten bezala: oinez. Debagoiena 5 etapatan ezagutzeko gonbitea duzue.
PR-Gi 107 – Oñati mendebaldea: Garagaltza auzoari itzulia (5,7 km – Erraza – 2:15´)
Ibilbide honetan Oñatiko haranaren ikuspegi interesgarria izango dugu begien bistan. Hirigunetik abiatu eta Garagaltza auzoko baserri multzora joango gara herriaren inguruan dauden bidezidor eta bide zahar batzuetatik. Interesguneak: Oñatiko gune historikoa, Garagaltza auzoa, Usako aisia gunea.
SL-GI 10 – Oñati Ekialdea: Aloñapeko ibilbidea (8,5 km – Erraza – 3:00´)
Oñatiko erdigunetik abiatzen da ibilbidea, San Anton plazatik, San Anton kaletik aldapan gorantz eginez. Aldapa honetatik, herriko erdiguneko teilatuak ikusiko ditugu eta hauen artean, San Migel parrokia eta Sancti Spiritus Unibertsitea nabarmentzen dira. Gorantza begiratuz, Zumeltzegiko dorrea dago.
SL-GI 3001 – Larrez larre (6,9 km – Ertaina- 2:25´)
PR-GI 3003 – Uraren bidea ( 8 km – Ertaina- 2:45´)
Araozko sei auzotatik igarotzen den ibilbide honek nekazaritza mundura eramango gaitu lehenbizi, gero paregabeko ikuspegiak eskainiko dizkigu. Aitzuloko harpe magikoa ikusi ondoren, Araozko depositora iritsiko gara eta handik erraz joango gara Gurutze Santuaren ermitara. Andarto Txikitik gero Araotz aldera egin eta baserriz inguratuko gara berriro. Interesguneak: Araozko San Migel parrokia, Gurutze Santuaren ermita, Elortza jeneralaren jaiotetxea, etab.
Arantzazu PR-GI 3004 – Kontrabandisten bideak (12,8 km- Zaila- 4:45´)
Edertasunez beteriko ibilbide honetan Kalahorrarako galtzada zaharretik joango gara hasieran eta gero Madina auzunera abiatuko gara. Ibilbide honek Arantzazuko eta Araozko auzoak lotzen ditu, eta Jaturabeko inguru paregabeetatik igarotzen da. Interesguneak: Arrikrutz, Kalahorrarako galtzada, Jaturabe, etab.
PR-GI-3005 – Ezkutuko bidea (7,2km – Ertaina – 2:25´)
Ibilbide honi esker Arantzazuko txokorik ezkutuenak ezagutuko ditugu. Arantzazu ibaiaren mehakara jaitsiko gara, Iturrigorri igaro ondoren, Arrionako gailurra inguratuko dugu; inguru horietako baso paregabeak zeharkatu eta bi korta ikusiko ditugu. Interesguneak: Arantzazuko basilika, Gazteluaitz tontorra, Arantzazuko trokartea, etab.
PR-GI-3006 – Urbiako xenda (11,1km – Zaila – 4:00′)
PR-GI 210 – Artasoko zuhaitz motzen ibilbidea (5,6km – Ertaina – 2:15´)
PR-GI-106 – Arrasate – Arantzazu erromesbidea (16,7km – Zaila – 6:00´)
Arrasaten hasi eta Arantzazun amaitzen den ibilbide hau besteak baino luzeagoa eta zailagoa da. Erromesen ohiko bidea da, eta hiru udalerritako sailetatik igarotzen da: Arrasate, Aretxabaleta eta Oñati. Bedoña eta Larriño auzoak, Urkuluko urtegia, Urruxola auzoa, Orkatzategiko hegalak, Jaturabeko arroila harrigarria eta Arrikrutz eta Gesaltzako garai bateko bentak igaro ondoren iristen da Arantzazura antzinako galtzadaren tokitik. Interesguneak: Santa Eulalia parrokia (Bedoña), Orkatzategiko harkaitzak, Gesaltza-Arrikrutz galeriak, etab
PA-02 – Arantzazuko ibilbide irisgarria (1,2km – Erraza- 0:35´)
GR-120 – Hiru tenpluen ibilbidea / Ignaziotar bidea (52,9km – Zaila- 14:00´)
Loiolako San Ignaziok bere erromesaldi luzean egin zituen lehen urratsak jarraituz, gaur egun Hiru Tenpluen Ibilbideari esker osatu daiteke Loiolatik Arantzazurako bidea. GR-120 izeneko ibilbide hau Urola Erdiko, Urola Garaiko eta Debagoiena eskueldetako paraje ederrak zeharkatzen ditu, bertan dauden hiru monumentu esanguratsuenak lotuz: Loiolako Santutegia, Zumarragako Antioko ermita eta Oñatiko Arantzazuko Santutegi