Oñatiko baserriak eta Ermitak

Oñati, azalerari dagokionez (108,2 km²), Gipuzkoako herririk handiena da. Hamasei auzo ditu eta horietan leku ikusgarriak aurki ditzakegu, benetan liluragarriak: baserrietako herri arkitektura, ermitak…

Horren adibidea Torrekua baserria da, Torreauzo eta Zañartu auzoetara joateko zubi zaharraren ondoan kokatua dagoena. Beste adibide bat, Santxolopetegi auzoan dugun Magdalena ermitarekin topo egingo dugu. Eraikin hau Borjako San Frantziskoren bizileku izan zen 1551 eta 1553. urteetan zehar, Jesusen Lagundiaren nobizio bezala.

Garrantzitsuenen artean, Arantzazu aipatu beharra dugu. Arantzazuko Santutegia auzoko ikur nagusia da, Euskal Herri osoan erreferentziazko lekua. Arantzazu ohiko abiapuntua da Urbia aldera eta Aizkorrira igotzeko, ikaragarrizko mendiak bi hauek; gainera, bertan Aizkorriko Parketxea eta Gandiaga Topagunea aurkituko ditugu.

OÑATIKO TURISMO BULEGOA
Telefonoa: 943 783 453
E-mail: turismo@onati.eus