San Migel Parrokia

Parrokia XV. mendeko eraikina da eta estilo gotikoa du. Mende hartan eraikina handitu egin zuten, biztanle kopuruak ere gora egin zuelako. Gaurko egunean lau nabe ditu, eta horietan garai bakoitzeko estilo ezberdinak agertzen dira.

Mendeetako artea, zibila eta erlijiosoa
Pierres Picart, Juan Bautista de Suso, Diego de Siloé, Oteiza… Bisita gidaturako erreserbak ON LINE.

OÑATIKO TURISMO BULEGOA, informazioa eta bisita gidatuak
Telefonoa: 943 783 453
E-mail: turismo@onati.eus

Aldare nagusia

Aldarea azpimarratzeko elementuen artean dago. Haren erretaula nagusia estilo barroko churrigueresco-a da, San Migel Arkanjeluaren omenez egina, eta Juan Bautista de Susoren lana.

Kripta

Aldare nagusiaren azpian, XVII. mendeko kripta dago, Gebarako kondeen hilobi lekua. Bertan, estilo gotikoa duen Pero Vélez de Gebara jaunaren harzurizko hilobia aurkituko dugu.

Pietatearen kapera

Aldare nagusiaren albo batean dago, estilo errenazentista du. Aipatzekoak dira Rodrigo Mercado de Zuazolaren hilobia, Pierres Picart-ek egindako obra; eta mausoleoa, Diego de Siloé Granadako Katedraleko arkitekto eta Burgoseko Katedraleko Urrezko Eskaileretako eskultore izan zenaren obra, Filabres-ko marmolean egindakoa. Estilo platereskoa duten erretauletan (1533-1536), Testamentu Berriaren hainbat eszena agertzen dira; eta, azkenik, itxiturako burdin hesi platereskoaren goiko aldean Jesús izaran batu zuten unea agertzen da. Arte kontuetan, kapera hau Euskal Herriko hilobi-multzorik aberatsenetarikoa da.

Klaustroa

Nabarmentzekoa klaustroa da; aparta, erreka gainean eraikita baitago (Ubao erreka). Estilo gotiko flamigeroa du. Rodrigo Mercado de Zuazolak klaustroa bera eraikitzen diruz lagundu zuen, bere hilobi kapera egitearen truke.

Sarrera nagusia eta dorrea

Elizaren azken eraikuntzak dira: sarrera nagusia, estilo barrokokoa eta dorrea, neoklasikoa; biak XVIII. mendekoak.

Oñatiko erretaulak

Oñatiko erretaulen ondare balioa azpimarratu behar da. Honako hauek bisitatzea gomendatzen ditugu: erretaula platereskoak, Sancti Spiritus Unibertsitateko kaperakoa (XVI. mendekoa), San Migel Parrokiako Pietatearen kaperakoa (estilo honetan, Euskal Herriko lanik onena) eta Bidaurretako Monasteriokoa; Bidaurretako eta San Migel Parrokiako erretaula nagusi barrokoak (XVIII. mendea), eta azkenik Arantzazuko Santutegiko erretaula nagusia (XX. mendea).

Unibertsitate Hiribidea 1
Oñati 20560
Helbideak lortu