13192

Abenduko zubia 🗓

Zubi honetarako Oñatik honako eskaintza izango du zure egonaldia benetan aprobetxa dezazun. Zubiko programazio berezia ARRIKRUTZ-OÑATIKO KOBAK Egun hauetan bada Gipuzkoako kobazulorik handiena ezagutzeko aukerarik, ordubete inguruko bisita gidatuak eskeiniko dira. Pasabide eroso baten zehar, edonork egin dezaken ibilbide honek aukera paregabea eskeintzen du kobazuloen mundua gertutik ezagutzeko. Parte hartzeko aurrez erreserba egitea beharrezkoa da, 943082000  edo arrikrutz@onati.eus helbidean. «Ilunpeko altxorrak»: visita de aventura para peques […]

Zubi honetarako Oñatik honako eskaintza izango du zure egonaldia benetan aprobetxa dezazun.

Zubiko programazio berezia

ARRIKRUTZ-OÑATIKO KOBAK

Egun hauetan bada Gipuzkoako kobazulorik handiena ezagutzeko aukerarik, ordubete inguruko bisita gidatuak eskeiniko dira. Pasabide eroso baten zehar, edonork egin dezaken ibilbide honek aukera paregabea eskeintzen du kobazuloen mundua gertutik ezagutzeko. Parte hartzeko aurrez erreserba egitea beharrezkoa da943082000  edo arrikrutz@onati.eus helbidean.

«Ilunpeko altxorrak»: visita de aventura para peques de más de 3 años. Durante una hora de exploración nos adentramos en la oscuridad de Cueva Arrikrutz para descubrir los tesoros que guarda el mundo subterráneo.

Eguna: Abenduak 11        Ordua: 15:00

«EspeleoArrikrutz»: Helduei (18 urtetik gorakoak) zuzendutako pasabidez kanpoko espeleoturismo ibilbidea dugu. Bisita honetan, Arrikrutzeko espeka handia edo Aldaola errekaren lur-azpiko ibilguaren edertasunarekin gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek. (Iraupena 3 h eta 30 min).

Eguna: Abenduak 8                     Ordua: 10:30

BISITA-GIDATUAK HERRIGUNEAN

Abenduak 6 eta 11 bitarte Oñatira bertaratzen denak aukera dauka Oñatiko altxorrak ezagutzeko. Ordubete inguruan herrigunetik zehar ibiliz Oñatiren historia eta ondare artistikoa ezagutzeko Oñatiko Turismo Bulegoak antolaturiko bisita-gidatuak dira berauek, 13:00etan eskainiko dira. Bisiten inguruko informazioa eskuratzeko edota erreserba egiteko dei ezazu 943783453 zenbakira!

Bisita-gidatu hauekin batera San Migel errotaren Interpretazio Guneak iraganeko garaiak gogora ekarriko ditu. Errota honetan Oñatiko jauntxo ziren Gebaratarrentzat aleak nola ehotzen ziren ikusteko aukera izango da, turismo bulegora etorri besterik ez duzu egin behar!

Abenduaren 9 eta 10ean ehundaka kandelek  Sancti Spiritus Unibertsitatea modu berezian argiztatuko dute, gerturatu zaitez bertara 18:00 – 20:00 artean!

Txokolateixia Interpretazio Gunean Oñatiren aurpegirik gozoena ezagutzeko parada izango da. Kakaoa eta Oñatiren arteko harreman historikoa ezagutzeko aukera egongo da eskainiko dituzten bisitetan, hori bai, erreserbapean! Deitu 605763595 zenbakira.

ZUBIAN NATURAREKIN BAT

Aukera ezin hobea Arantzazuko Santutegiraino gerturatu eta bertako parajeekin gozatzeko. Santutegiaren estilo kontenporaneoarekin zipriztindu eta OteizaBasterretxea edo Txillida bezalako artistekin topo egin nahi izanez gero bisita-gidatuak eskura daude 943796463 edota 943718911 zenbakian!

Arantzazura bertaratzean Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren ateraino iristen da bisitaria eta aukerak anitzak dira naturgune honek eskeintzen dituenak.  Ibilbide xamur baina ederra da Gomiztegirainoko ibilbide egokitua eta, nola ez, erkidegoko gailurrik gorenetako airea arnastu nahi duenak Urbiako zelaigunetara doan bidea jarraitzea besterik ez dauka.

Parketxea ikusteko aukera ere izango duzu, jar zaitez beraiekin kontaktuan 943782894 zenbakian!

Pottokalekuren eskutik europako zaldi zaharrena den pottoka ezagutzeko aukera izango duzu baita, dei iezaiezu 670274461 zenbakira.

Bertako gastronomiarik onena zubian

Bertako jakirik gozoenak dastatzeko aukera izango da, hori bai, etxera eramateko formatuan bertako jatetxe eta tabernetan. Baita, Oñatin bertan ekoizten diren produktu gastronomikoak eskuratzeko ere, larunbatero ospatzen den azokan.

Zubi honetan, bisita gaitzazu!

from to
Scheduled Agenda Bloga