13204

XIII. Kobazuloen Eguna 🗓

Lurpea elkartea 2008an sortu zen euskal lurreko kobak elkartzeko helburuarekin. Helburu argia dute denek, lurpeko bisitariari “seigarren kontinentea” deskubritzeko aukera ematea, hurbil izan arren hain ezezagun zaizkigun baliabide hauek ezagutzeko aukera eskainiz. Balio historiko zein natural handiko leku hauetan, gizakiaren iraganaren arrasto garrantzitsuak mantendu dira, eta zenbait kasutan, berauen hormak oraindik kondaira eta mitoei loturiko […]

Lurpea elkartea 2008an sortu zen euskal lurreko kobak elkartzeko helburuarekin. Helburu argia dute denek, lurpeko bisitariari “seigarren kontinentea” deskubritzeko aukera ematea, hurbil izan arren hain ezezagun zaizkigun baliabide hauek ezagutzeko aukera eskainiz.

Balio historiko zein natural handiko leku hauetan, gizakiaren iraganaren arrasto garrantzitsuak mantendu dira, eta zenbait kasutan, berauen hormak oraindik kondaira eta mitoei loturiko errito herrikoiez hitz egiten digute. Kobazuloen egunerako ekintza desberdinak antolatu dira, Arrikrutz-Oñatiko kobetan honako programa antolatu da:

Martxoak 25, larunbata:

ESPELEOTXIKI
Bizipen ahaztezina txiki nahiz helduentzako! Haurrentzat (6 urtetik gorakoak) eta familientzat bereziki egokitutako ibilbide espeleoturistikoa da. Bertan, 53. galeriako historiaurreko animalien erreplikak ikusi ondoren, eta pasabidea albo batera utziz, Kobazuloa bere egoera naturalean ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. Erreserbapean

Bisita Irisgarria, ARRIKRUTZ-OÑATIKO KOBA 360º
Errealitate Birtuala (RV) VR 360º gradutan, teknologia erabiliz Arrikrutz-Oñatiko Koba bistaratzeko aukera izango da, Arrikrutz 53 eta Marcel Loubens galerietako eta Aldaola errekako ikuspegi osoa xehetasun harrigarriekin, bisita egokitua guztiondako. Arrikrutz-Oñatiko Koba bisitatzeko beste era bat!

Martxoak 26, igandea:

Arrikrutze-kobetako “53Galeria” bisitako sarrerek %50eko deskontua izateaz gain, Nafarroan, Lekunberrin dagoen “Hotel Ayestaran” hostalean gau baterako logela erabiltzeko aukera izango dute gosaria barne eta kobazulo parte-hartzaile guztietan sartzeko hamar bono eta produktu saski baten zozketan parte hartuko dute.

from to
Scheduled Sin categoría